Oier Gorosabel Larrañaga reviewed Corto Maltese - Itsaso gaziaren balada bat by Hugo Pratt (Corto Maltese, #1)
Kresala
4 stars
Igual aldez aurretik sujestiñua nekalako, ona zala eta ona zala...? Etxuat uste: izan be, halako aurreiritzixak kontrako efektua izaten juek (hobia espero, benetan dana baiño) eta hamen ez dok-eta halakorik gertatu. Kresal usain eta sabore sarkor eta zahar hori jaukak liburu honek, eta berau dastatzeko irakorketa geldo, meta-billaketadun eta errepasuekin (Umberto Econ prologua-eta) eskatzen jok. Juan dan 40 bat urtian izan juat Corto Maltesen barri (ikonuak, erreferentziak, ni-baiño-nagusixaguendako-ziran-komikixak...) baiña, oiñ arte, etxuat bere historiarik irakorri. Zelako suertia, e? Ondiok halako gauzak deskubridu ahal izatia.