Alex (e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Borrero txiki bat liburuaren kritika egin du
Bikaina baina latza
5 izar
Bi eserialditan liburua hasi eta bukatu egin dut. Zaila da liburua komentatzea spoilerrik egin gabe. Hortaz, lau apunte besterik ez.
(1) Izugarria iruditu zait Intxaurrondoko haurren istorio hori. Are izugarriagoa benetakoa dela eta Ion Arretxek berak "La sombra del Nogal" liburuan kontatua zela jakin dudanean. Pendiente dut irakurtzeko.
(2) Intxaurrondoko goardia batek Ivan pub baten aurkitu eta Larios kubata bat hartzera gonbidatzen du. Bitxia iruditu zait. Jende guztiak daki Larios poliziek edaten duten ginebra dela. Fakirren ahotsa liburuan irakurri dut duela guti, baina lehenagotik ere behin baino gehiagotan entzuna nuen. Ez dakit istorio hori nondik sortu den... Ni neu ez naiz batere ginebrazalea ;-)
(3) Euskal gatazkan bi alde egon direla onartuta ere, balantzeak latzak dira. Ivanek berak Madrileko lagun bati: "zintzoki eztabaidatzekotan ezin ziren jarri balantzaren plater batean alde baten asmo on guztiak (konstituzio demokratiko bat, nazionalitateentzako autonomia zabala, askatasun indibidualak...) eta beste platertxoan beste aldearen makurkeria guztiak (bonba autoak, bahiketak, estortsioa); oneski aritzekotan asmo onak asmo onekin konparatu beharko ziren, makurkeriak makurkeriekin"
(4) Enzo Traversok "Melancolia de Izquierda" deitzen dio ezkerreko militante batzuen ikuspegi jakin bati: galdu izanaren sentimendu moduko bat da, erreferente solidoak galtzearekin batera. Gorkak badu halako zerbait, ezta? Berriz ere balantzaren metafora ageri da: balantzaren plater batean sufritutakoa... ziegak, pareta zikinak, kolpeak, debekuak, nagusikeriak, arbitrarietateak... Beste platerean zer jarri?
Liburu bikaina.