Erabiltzailearen profila

Alex Blokeatutako kontua

Alex@paperjale.eus

duela 2 urte, 3 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Alex(r)en liburuak

Irakurtzeko (8 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen

2025 urteko irakurketa-helburua

Arrakasta! Alex(e)k 20 liburutik 20 irakurri ditu.

(e)k Kristina Berasain Tristan(r)en Sahara, herri bat erresistentzian liburuaren kritika egin du

Kristina Berasain Tristan: Sahara, herri bat erresistentzian (Paperback, Euskara language, 2023, Elkar) 5 izar

Mendebaldeko Saharakoa ahaztutako eta isilarazitako gatazka da. Hamasei urteko gerraren ostean eta ia hiru hamarkadako …

Sahara, horren gertu eta horren urrun

Baloraziorik ez

Amaitu dut #SaharaErresistentzian liburua. Erraz irakurtzen da, baina liburu gogorra da.

Gure lehengo etxean, saharar familia bat bizi zen beheko pisuan. Jende atsegina zen, baina inoiz ez genuen haiekin harreman handirik. Irakasle bat izan nuen (liburuan aipaten da) Arabako SEADen Lagunen Elkartean oso sartuta... Bitxia da. Horren gertu eta horren urrun. Esango nuke harritu egin nauela Saharaz horren gutxi jakiteak. Sahara bitan zatituta zegoenik jakin bai... baina ez naiz orain arte ohartu horrek guztiak zer zekarren.

Deigarriak (eta lazgarriak) egin zaizkit tortura eta errepresio gordinaren kontakizunak. Are lazgarriagoak lehen pertsonan kontatzen direnean.

Argigarria egin zait liburuaren amaieran ageri den kronologia. Perspektiba ematen du. Kanpalekuak behin-behineko irtenbide gisa sortu ziren... eta estatu bat izatera iritsi dira. Behin-behinean sortu ziren eta 50 urte bete dituzte dagoeneko. Hots, kanpalekuetan bertan jaio diren berrogeitapiko urteko gizon-emakumeak daude. Ikaragarria da.

Lotsagarria iruditu zait Espainiako gobernu(ar)en jokabidea. Saldukeria.

Interesgarria egin zait, Sahararen antropologiaz aritzen den kapitulua, …

avatar for Alex Alex bultzatuta

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Maitasun kapitala liburuaren kritika egin du

Karmele Jaio Eiguren: Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Bikaina

Baloraziorik ez

Zenbait balorazio: • Liburu bikaina. Ederki idatzia. Azkar irakurtzeko modukoa, kalitatean ezer galdu gabe... • Deserosoa, zer pentsatua ematen duena... • Intriga puntu egokia... • Aipamen ugari arte(et)an maitasuna nola islatua izan den... Interesgarria.

Hainbat galdera: • Maitasunaren atzean ez ote dago, sarritan bakarrik egoteari beldurra izatea? • Maitasun-ideologia ezberdinak existitzen dira? Horri buruzko azterketarik egin da inoiz?  • Maitasun erromantikoa kaltegarria da? Emakumeen aurkako indarkeriaren aliatua da? • Zein da alternatiba? Maitasunean sinisteari uztea eta bere existentzia bera ukatzea? Ala maitasuna berrasmatzea? • Posiblea da, feminismoa lagun, bestea suntsituko ez duen maitasun bat irudikatzea?

Esaldi borobil batzuk:

"Bizitzak banatzea bezain zaila da etxe batean urteetan pilatutako liburuak banatzea." "Mende honetan hiru izan dira asmakizun onenak, dudarik gabe: Tinder, satisfyer-a eta itzultzaile neuronala. Zenbat denbora aurreztu diguten hirurek..." "Harreman betea izateko zerbait falta zitzaion: denbora" "Indarkeria era askotara mozorrotu daiteke. Eta maitasuna gauza asko estaltzen dituen pintura lodia bihur daiteke." …

(e)k Mari Luz Esteban Galarza(r)en Haragizko erreformak liburuaren kritika egin du (Pamiela poesia)

Mari Luz Esteban Galarza: Haragizko erreformak (Paperback, euskara language, Pamiela) 4 izar

Poesia bizitza-istorio bihurten denean...

Baloraziorik ez

Bizitza-istorioak edo bizitza-historiak gizarte zientzietan, bereziki antropologian eta soziologian, erabiltzen den ikerketa-metodo kualitatiboa da, non pertsona batek bere bizitza osoaren edo bizipen konkretu batzuen kontakizuna egiten dion ikertzaileari, guztiz modu irekian.

Nabari da Mari Luz Esteban antropologoa dela. Esango nuke haragizko erreformak liburua horixe dela: txatalez txatal, bizitza-historia bat. Bertan gertakizun handiak eta txikiak nahasten dira, oroitzapenak, emozioak, ikaspenak... Den-denek dute lekutxoren bat... "lo que no mata, enseña".

Poesia irakurtzen dudanean, bigarren aldiz irakurri nahi ditudan poemak ixa txiki batekin markatu ohi ditut. Oraingoan amore eman dut. Liburua gehiegi zikintzea zela ikusi dut.

Pasarte batzuekin erabat identifikatua sentitu naiz. Izan ere...

...neuk ere Bosten bilduma osoa irakurri nuen umetan. Neuk ere gogoratzen ditut martxoaren 3ko sarraskiaren ingurukoak. Neuk ere Larraonan egon nintzen, UEUko ikastaroetan. Neuk ere ez dut euskara guraso-hizkuntza... neuretzat ere lan-hizkuntza eta semealaba-hizkuntza da. Neuk ere gozatu eta sufritu egin nuen euskara ikasten. Pandemia antzera paratu genuen guztiok, …

avatar for Alex Alex bultzatuta

(e)k María Teresa Gallego Urrutia egilearen Ventisca irakurtzen amaitu du

María Teresa Gallego Urrutia, Marie Vingtras, Amaya García Gallego: Ventisca (Paperback, 2023, Nórdica Libros) 5 izar

Normalean ez dut erdarazko liburuen iruzkinik egiten, baina aitortu behar dut honek inpaktatu egin nauela. Bost pertsona ari dira elur ekaitz baten erdian galdu den haur baten bila. Bost istorio lazgarri dira. Bost galtzaileren istorioa: hiru pertsona on eta bi pertsona gaizto. Galtzaile izateko modu ezberdinak direla iradokitzen du eta lekutxo bat uzten dio esperantzari: pertsona onek zoriotasuna merezi dute; gaiztoak , ordea, patuak jarriko ditu bere lekuan.

Erraz, oso erraz, irakurtzen den liburua da. Bi eseraldietan amaitu dut.

Aitatasunari buruzko parrafotxo bat azpimarartu dut, esanguratsua iruditu zaidalako: "Seme-alabak izan aurretik, bizitza betea eta zirraragarria duzula uste duzu... gauza txikiak nahikoak direla zu zoriontsua izateko. Orain, pentsatzen hasia zara ze demontre izango den zure bizitza seme-alabak alde egiten dutenean; bizitzea merezi duen ezer geratzen ez denean. Izan ere, ez dago zoriontasun handiagorik seme-alabak handitzen ikustea baino; mailaz aldatzen direla ikustea, haur zalantzatiak izatetik zure erabaki txikiena ere zalantzan jartzen duten …

(e)k Reinhold Messner(r)en Zain dezagun mendia liburuaren kritika egin du

Reinhold Messner: Zain dezagun mendia (Euskara language, Sua) 2 izar

Reinhold Messner mendizale ospetsuak lau haizetara zabaldu nahi du bere deia: zain dezagun mendia. Zaindu …

Mendizaletasuna, ekologia, mendiko literatura eta abar

2 izar

Liburuaz

Egia esan, askoz gehiago espero nuen. Beti egin zait deigarria Reinhold Messner-en figura, baita bere etika ekologista ere... Liburu honetan, ordea, "monotematikoegia" iruditu zait. Liburua eskuartean baduzue, Ramon Olasagastiaren epilogoa irakurri. Merezi du. Libururen zatirik onena da... eta ederki laburtzen du liburuaren mamia: "Oso-oso gutxi dira Messnerrek egindakoak eta batez ere egindako eran egiteko gai direnak, baina hark egindakoa egiten ari direlakoan daude: zortzimilakoak igotzen Everest otzanduetan. Bakanak dira Kilian Jorneten ahala dutenak, baina hark egiten duen gauza bera egiten dabiltza: mendiko lasterketak korritzen, zidor eta mendi gero eta maiztuago eta masifikatuagoetan".

Messner-en ustez, ez da komeni mendia "banalizatzea" eta denon eskura dagoen "parke tematiko" bihurtzea. Mendizaletasunaren akabera litzateke hori.

Mendizaletasunaz

Messner-en planteamendua geure unibertso txikira ere ekarri ahal dugu. (Ia) igandero mendira joaten den mendizale horietako bat naiz, igandero mendia inbaditzen duten domingeroez kexu ;-)

Ideia deserosoa egiten zait: nor naiz ni nirea mendizaletasuna eta besteena domingerismoa dela …