Borrero txiki bat

Azal biguna, 108 orrialde

Euskara hizkuntza

Elkar(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-1360-484-8
ISBN-a kopiatu!
5 izar (2 berrikuspen)

Zer sentitzen du Intxaurrondoko kuartelean bizi den haur batek? Nola pentsatzen du 80ko hamarkadan Guardia Zibilaren kaserna izugarri hartan hazitako gazte batek? Beldur ote da gauetan? Jabetzen ote da beretarrek eragiten duten beldurraz? Ze harreman du handik kanpoko neska-mutilekin?

Besteren larruan sartzeko ariketa deigarri bat egin du egileak, eta enpatia horretatik pertsonaia konplexu bat sortu, gure herriaren itzalgune zenbaiti argia emateko, gure historiaren pasarte ezezagun batzuk agerira ekartzeko. Bere laburrean intentsitate handiko nobela da hau, teknika-aldaketa eta gidoiaren biragune usteka bekoei esker irakurlea erne mantenduko duena amaierara iritsi arte. Eta agian luzaz pentsaraziko diona gero, irakurritakoaz.

Edizio 1

(e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Borrero txiki bat liburuaren kritika egin du

Ona!

Baloraziorik ez

Mendigurenen liburu berria oso ona da. Nire iritziz, irakurri beharrekoa. Eta eskertzekoa da, halako euskara dotorea darabilen eta liburuen irakurketa errazten duen estiloaren jabe den pertsonak, gai polo honi heltzeko hartu duen hautua. Nola erreparatu dion, akaso, axaleko dirudien kuarteletako haurren jokabide inuzenteari nola emazteenari Eta nola bukatu!

avatar for Mendilarre

baloratu du

5 izar

Gaiak

  • Eleberria