Kritikak eta Iruzkinak

Alex Blokeatutako kontua

Alex@paperjale.eus

duela 2 urte, 8 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Josu Goikoetxea(r)en Lakioa liburuaren kritika egin du

Josu Goikoetxea: Lakioa (Euskara language, Elkar) 4 izar

Ipuinen lilura

Baloraziorik ez

Ahaztua nuen ipuin laburrek sortzen duten lilura. Oraindik ere esan ohi dut Sarriren "Narrazioak" dela inoiz irakurri dudan libururik onena... eta halaxe da, ez izan zalantzarik! Garai batean asko maite nituen narrazio laburrak. Susak edo Maiatzek beren aldizkarietan argitaratzen zituzten ipuinak gogoratzen ditut... edo bildumak: "Aurten ere diferente izanen da", Mikel Antzaren "Odolaren Usaina", Xabier Montoiaren ipuinak...

Josu Goikoetxearen liburuari horien zaporea hartu diot. Ipuin laburrak, hasi orduko amaitu egiten direnak. Irakurri ondoren, liburua itxi eta zer pentsatua ematen dutenak, edo ez... Batzuetan amaitu ondoren, berriro irakurri behar baitira, benetan zer gertatu den ondo ulertu nahian.

Oso gustura irakurri ditut ipuinak.

(e)k Joseba Gabilondo(r)en Independentziaren dekalogoa liburuaren kritika egin du

Joseba Gabilondo: Independentziaren dekalogoa (euskara language, Txalaparta) 4 izar

Liburuaren izenburuak esplizituki adierazten duen bezala, nire hamar ipuinek euskal independentzia nola lortu eta, lortutakoan, …

Errealismo alternatiboak

Baloraziorik ez

Oker ez banago Donna Haraway-k "fikzio espekulatiboa" terminoa erabiltzen zuen. Teoria fikzionatu egiten zuen, mundu posibleak asmatzeko. Josebak "errealismo alternatiboak" terminoa erabiltzea nahiago du, baina biek puntu komunak dituzte: balizko etorkizunak esploratu nahi dituzte, etorkizun posiblak, egungo gai kritikoen inguruan oinarrituta, eta horien gaieko arreta erakartzeko. Ipuinetan esploratzen diren ideiak eta kritikak 9. orrian esplizitatzen ditu: faxismoaren hazkundea; feminismoaren eta independentismoaren arteko lotura; migrazioek Euskal Herrira ekarriko dituzten aldaketak; jasatzen ditugun zapalkuntza ekonomikoak, utopiak...

Liburua sailkatzeko zaila da oso; baina bikaina da. Sareetan 2 ipuin gustukoenak zein diren galdetu ohi du Gabilondok. Nik garbi dauka: baten bat hautatzekotan 3 eta 5.

  • "Asesinatos de filólogos vascos" (3). Euskararen jatorriaren misterioaz ari da besteak beste. Euskararen genealogia bastarta eta era berean feminista eta erresistentea imajinatzen du, eta horren inguruan konspirazio geopolitiko bat fikzionatu. Xabi Payak ere halako fikzio bat sortu zuen AHALAKEN podcastean. Igoal hura ere entzutea interesatuko zaizue: guau.eus/s/ahalaken

  • "Ferrante, chatgpt, …

(e)k Alba Garmendia Castaños(r)en Etxeko leihoak unibertsora liburuaren kritika egin du

Alba Garmendia Castaños: Etxeko leihoak unibertsora (Euskara language, Txalaparta) 4 izar

Utopia eta politika

4 izar

Edukiari buruzko abisua Kontuz... dezente aurreratzen ditut liburuaren nondik-norakoak

(e)k Marikita Tambourine(r)en Bizirik iraun liburuaren kritika egin du

Marikita Tambourine: Bizirik iraun (Euskara language, Maiatz) 4 izar

Erresistentzia-ariketa da gertatatukoa kontatzea

4 izar

Maite dut Iparralde bisitatzea. Urte askoan Xiberoa aldera joan izan dugu sarritan. Garai batean lagun bat genuen Angelun eta hara ere hainbat bisita egin izan diogu... baita hainbat istorio entzun ere. Horren guztiaren oroimena (oroimina) aurkitu dut liburuan. Nola laburtu? "Iparraldeko emazte baten bizipenak, hegoaldeko militante baten ondoan" A... ez dut esan. Marikita Tambourin euskaltzaina da, antropologoa, irakaslea Seaskan, idazlea, feminista, ama... eta duela guti hil den Peixotoren emaztea.

Liburuak asko du diarotik: gertakizunak, pentsamenduak, poesia nahastu egiten ditu. Erraz irakurtzen da, nahiz eta hari linealis ez izan. Memoria-ariketa bat da, gertatutakoa kontatea erresistentzia egiteko manera bat delako. Lorea Agirreren iruzkin baten haritik iritsi nintzen liburura eta , jakin-mina baduzue, onena da iruzkin hori entzutea. Berria egunkariaren Hizlandia podcastean entzun daiteke: www.ivoox.com/lorea-agirre-dorronsoro-marikita-tambourinen-bizirik-iraun-audios-mp3_rf_145351662_1.html Entzun... ez zaizue damutuko!

Maiatz editorialaren lana ere mardula da. Behar baino gutxiago baloratzen dugu. Gogoan dut Maiatz aldizkariaren hainbat ale irakurri izana (andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm), baina ez …

(e)k Gotzon Barandiaran(r)en Galbahea liburuaren kritika egin du

Gotzon Barandiaran: Galbahea (Euskara language, Susa) 5 izar

Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren …

Nire galbahetik igaroa

5 izar

susa-literatura.eus/liburuak/poes96

Online irakurtzen hasi eta kasik ohartu gabe amaierara iritsi. Audioliburu formatuan entzun, gero. Elkarrizketa batzuk entzun. Badok-en diska entzun. Paperean irakurri. Berriro entzun...

Gotzonen ustez, komeni da liburu kontzeptu baten inguruan antolatzea. Lagungarria da irakurlearentzat eta idazlearentzat... adarretatik ez ibiltzeko. Galbahea da honen kontzeptua.

Galbahea alea eta lastoa bereizteko tramankulua da Iraganean zer baztertu genuen, garena izateko.?Zer galdu genuen, baztertu genuena baztertutakoan?

Hitzak ere galbahetik igaro. Hiztegia oso-osorik galbahetik igaro, hiztegi berri bat asmatzeko, non etorkizunean erabilgarri izango zaizkigun hitzak eta kontzeptuak berreskuratu.

Ama, sufrimenduaren harri-jasotzailea Betiko zela uste genuen... eta joan zen

Eta bai... kamiseta bat egin behar da honekin: Euskalduna izatea ez da aski Euskaldunak izatea ez da asko Euskalduna ez da aske

(e)k Katixa Agirre(r)en Barne zerbitzuak liburuaren kritika egin du

Katixa Agirre: Barne zerbitzuak (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

1937-1943 urteetara garamatza Katixa Agirreren nobela berriak. Garai latzak. Espainiako gerra aurrena, eta horren segidan …

Istorio (historia) hunkigarri bat

Baloraziorik ez

Kontatzeko modua gustatu zait. Erabat zinematografikoa... Ez dago apenas dialogorik. Irudiak dira nagusi. Nabari da Katixa Agirre gidoigilea ere badela. Eta bai... aitortzen dut begiak busti egin zaizkidala tartetxoren batean.

Ondo aipatzen du emakumeek sarean jokatu zuten papera: emakumeen sare bat izan zen, nagusiki; gero Alava izena hartu bazuen ere. Hori ere ekarpen garrantzitsua da.

Gustutatu zait garai arteko Gasteiz nola deskribatu duen (12. kapituluan): "Gasteiz. Gerrako lehengo egunetik menderatua. Laudaren erdian zutitzen den muinoa. Erdi Aroko almendra. Gasteiz, erretagoardi faxistaren puntu beroa Iparraldeko frontea bizirik egon den bitartean /…/) Merezi du kapituluak bitan-hirutan irakurtzea. Badu zerbait berezia. Gauza asko esaten ditu, esan gabe ere. Portzierto Alava Lascaray kontzesionarioa oraindik ere existitzen da. Izena gorde du, baina jabeak aldatu zituen (Alava familiarena izan da, orain dela ez horrenbestera arte). Ez nuen Luis Alavaren historia ezagutzen.

Bitxia da Pedro Urraca polizia frankistari ematen dion antagonista papera. Interneten kuxkuxeatu eta gauza asko …

(e)k Marina Garcés(r)en Nova il·lustració radical liburuaren kritika egin du (Nous quaderns Anagrama -- 5)

Marina Garcés: Nova il·lustració radical (Catalan language, 2017, Editorial Anagrama) 4 izar

Hurrengoan euskaraz ere bai...

4 izar

Jakinek Marina Garces filosofoaren bi lan argitaratu ditu liburu bakar batean: "Ilustrazio erradikal berria" eta "Promesaren denbora". Biak ditut gaztelaniaz irakurrita baina ez zait inportako euskaraz ere irakurtzea. Are gehiago, egun hauek baliatu ditut "Nova il·lustració radical" liburua katalaneraz entzuteko, audioliburu formatuan (eliburutegia-n eskura daiteke).

Gauza asko esaten ditu eta, ziur aski, bakoitzak irakurketa propio bat egiteko aukera ematen du liburuak. Nire apunteak labur-labur:

  • Inguruan anti-ilustrazioa eta autoritarismoa nagusitzen ari da. Anti-ilustrazioa ez da egoera bat, gerra bat da.

  • Dena dakigu, baina ezin dugu ezer egin. Analfabetismo ilustratua deitzen dio horri. Ezin dugu dena irakurri, ezin dugu dena ikasi.. hortaz pentsamendu enkapsulatuak kontsumitzen ditugu. Adimen delegatuaren ideia ere aipaten du: gizon-emakume ergelak mundu adimendun batean.

  • Subjektibitate interpasiboa (interpasibitatea) kontzeptua ekartzen du..... Film bat ordenadorean deskargatzen dugunean bezala... han dugunez, ez dugu ikusi beharrik sentitzen. Edo liburu baten orrialde interesgarriak fotokopiatzen ditugunean bezala... fotokopietan dugunez, ez da beharrezkoa han dauden ideiak …

J. M. Txiliku Olaizola Lazkano: Urte urdin ihesak (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Urte batzuk baditu idazleak dagoeneko; mordotxo bat gehiago haren amak, 100 betetzeko gutxi falta duela. …

Urte urdinak eta hitz sendoak

Baloraziorik ez

Urte urdin ihesak. Lizardiren poema batetik ateratako bertso bat omen da. Malenkonia dario... urte urdinak, alaiak, zoriontsuak... Txiliku erreferentziaz ezagutzen nuen, baina besterik ez. Banekien haur literatura egin ohi zuela baina ez "nagusientzako" nobelarik. Gustatu zait bere idazkera: jatorra, aberatsa eta ahozkotasunetik oso-oso gertukoa.

Ez dakit benetan nobela bat den, edo istorio bilduma, edo barruan istorio bilduma duen nobela bat. Hori ere gustatu zait: istorio bat beste istorio baten barruan... edo istorio bat, istorio baten barruan dagoen istorioan txertatua ;-). Aiako Jose Frantzizko Tejeriaren istorioa Euskal Gaizkileak podcastetik ezagutzen nuen. Ilusioa egin dit liburuan ikusteak (Nire buruarentzako oharra: agian merezi du podcast horiei beste buelta bat ematea).

Protagonistarekin gustura. Jubilatu berri, unibertsitatera joaten hasten da. Oraindik urte batzuk falta ditut jubilaziorako eta ez dut normalean horretan pentsatzen, baina... ze demontre! Nik ere beste horrebeste egingo nuke! Horrez gain, ama lagundu eta amaren istorioak entzun. Badira hainbat urte ama hil zela …

(e)k Richard Ellmann(r)en Dublindarrak liburuaren kritika egin du

Richard Ellmann, Irene Aldasoro: Dublindarrak (Paperback, Euskara language, Alberdania) 4 izar

Joyceren lehen maisu-lana da Dublindarrak. Ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen …

Ez da liburu erraza...

Baloraziorik ez

Joyce irakurtzea eginkizun konplexua dela diote. Hau omen da bere libururik errazena. Eskerrak ;-) eliburutegian eskuratu nuen bi formatutan: epub eta audioliburua. Oso itzulpen ona iruditu zait. Audizioa ere primerakoa...

Ez dakit gaur egun terminologia hori erabiltzen ote den... baina garai batean literatura kostumbrista deitzen zen estilo horren ildokoa da liburua. Helburua ez da istorioak kontatzea, baizik eta "giro" bat transmititzea... "bizimodu bat", "garai eta leku bateko gizartearen taupada". Libururaren azalak berak helburu hori lortzen du neurri batean.

Wikipedia lagungarria egin zait. Ipuinez ipuin ageri da liburuaren berri. Lagungarria da. Gainera euskaraz! :-)

eu.wikipedia.org/wiki/Dublindarrak

(e)k James Griffiths(r)en Speak Not liburuaren kritika egin du

James Griffiths: Speak Not (2023, Bloomsbury Academic & Professional) 3 izar

As globalisation continues languages are disappearing faster than ever, leaving our planet's linguistic diversity leaping …

Ez duzu hitzik egingo.

Baloraziorik ez

Ingelesezko testua nuen irakurtzeko markatuta, baina gaztelaniazko itzulpena argitaratu berri dut: No Hablaras. Imperio, identidad y la politica del lenguaje. Aukera baliatu dut gaztelaniaz irakurtzeko.

Aspaldian irakurri nuen beste liburu bat ekarri dit gogora: "Aquí se habla", Mark Abley-rena. Estilo bera dute biek. Lan dibulgatiboa, zientifikoa, ondo dokumentatua, baina arina, gustura irakurtzeko modukoa. Nola lortzen dute? Idazkera egokitu egiten dute, kronika periodistikoaren estilora hurbiltzeko; kapitulu bakoitza istorio batekin hasi; protagonistei garrantzia eman eta haien buruan sartu (zer pentsatzen zuten, euren motibazioak...) Kontua ez da den-dena jaso zen moduan azaltzea, baizik eta istorio partzialen bidez, historiaren ikuspegi osoa ematea.

Hainbat hizkuntzen prozesuak deskribatzen ditu, gertukoak eta urrunak... baina den-denak pentsatu baino ezezagunagoak. Horietako hiru sakontasunez aztertzen ditu (Galesera, hawaiiera, txinako kantonera) eta besteok... transizio moduan, afrikanerrera, esperantoa, hebreera., yidia

Apunte batzuk (bitxikeriak):

  • Galesera. Ba al zenekiten galeseraren aldeko borroka desobedientzia zibilez eta baita borroka armatuaz ere zipristindua izan dela? Nik ez, …

(e)k Alfonso Zapico(r)en Dublinés liburuaren kritika egin du

Alfonso Zapico: Dublinés (2011, Astiberri) 4 izar

El asturiano Alfonso Zapico, premio autor revelación de 2010 en el Salón Internacional del Cómic …

Interesgarria... liburua eta pertsonaia

4 izar

Bat

Hankasartze bat: liburua liburutegian hartu nuen, gaztelaniaz. Amaierara arte ez dut jakin euskarazko bertsioa zuenik. Bikaina da Astiberri argitaletxea. Komikigintza lantzen du bereziki, eta asko zaintzen ditu bere liburuak.

Bi

Irlandako oporraldiaren orpotik hasitako liburua da. Ohiko galdera turistei: Joyce ezagutzen duzue? "Ulises" irakurri duzue?. Ohiko erantzuna: Bai, nork ez du Joyce ezagutzen? Ez, benetan inork irakurri al du "Ulises"? Nik ere ez. Liburu zaila omen da, tolestura asko dituena... Esan ohi da "Dublindarrak" liburu egokiagoa dela Joyce ezagutzen hasteko.

Hiru

Berezia pertsonajea! Mozkortia, harroputz samarra, polifazetikoa... Osasunez asko sufritu zuen, maiteminez ez horrenbeste... Liburuan (Irlandako eta Europako) historiako hainbat pasarteez gain, eta Joyceren "geniokeriez" gain, bere lan literarioen gorabeherak kontatzen ditu: Dublindarrak zeinek argitaratu topatzeko gorabeherak eta "Ulises liburuak jaso zituen debekuak... Baita "work in progress" liburuaren izenburuaz" ;-)

Lau

Aipu polit bat... bidaiatzea gustukoa ez zuelako bisitan joaten ez zitzaion lagun bati idatzi zion gutunetik aterata: "Viajar …