Itzuli

(e)k Gotzon Barandiaran(r)en Galbahea liburuaren kritika egin du

Gotzon Barandiaran: Galbahea (Euskara language, Susa) 5 izar

Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren …

Nire galbahetik igaroa

5 izar

susa-literatura.eus/liburuak/poes96

Online irakurtzen hasi eta kasik ohartu gabe amaierara iritsi. Audioliburu formatuan entzun, gero. Elkarrizketa batzuk entzun. Badok-en diska entzun. Paperean irakurri. Berriro entzun...

Gotzonen ustez, komeni da liburu kontzeptu baten inguruan antolatzea. Lagungarria da irakurlearentzat eta idazlearentzat... adarretatik ez ibiltzeko. Galbahea da honen kontzeptua.

Galbahea alea eta lastoa bereizteko tramankulua da Iraganean zer baztertu genuen, garena izateko.?Zer galdu genuen, baztertu genuena baztertutakoan?

Hitzak ere galbahetik igaro. Hiztegia oso-osorik galbahetik igaro, hiztegi berri bat asmatzeko, non etorkizunean erabilgarri izango zaizkigun hitzak eta kontzeptuak berreskuratu.

Ama, sufrimenduaren harri-jasotzailea Betiko zela uste genuen... eta joan zen

Eta bai... kamiseta bat egin behar da honekin: Euskalduna izatea ez da aski Euskaldunak izatea ez da asko Euskalduna ez da aske