Lakioa

144 orrialde

Euskara hizkuntza

2025ko ira. 16a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-1360-457-2
ISBN-a kopiatu!
4 izar (5 berrikuspen)

Amaginarrebaren etxean katakume jaioberriak akabatzera behartzen duten gizonaren paraderoa, parranda-gauaren osteko goizean lagun zahar-berri baten konpainian esnatuko den emakumearen harridura, guraso hilen baserrira itzultzen den droga-saltzailearen ibilerak, enpresako buruzagitza hartzera deitua den gazte arrakastatsuaren larriminak…

Gai eta giro ugaritako bederatzi kontakizun bildu ditu Josu Goikoetxeak bere lehenengo narratiba-liburu honetan, Joseba Jaka bekaren laguntzaz. Estilo zein teknika desberdinak erabiliz eta ipuin bakoitzari dagokion tonu nahiz hizkera doia hautatuz, giza izaeraren misterio igarrezinak, gizarteko geruza askotarikoak eta harremanen korapilo zenbatezinak jartzen ditu agerian egileak ipuin sakon bezain eder hauetan.

Edizio 1

(e)k Josu Goikoetxea(r)en Lakioa liburuaren kritika egin du

Ipuinen lilura

Baloraziorik ez

Ahaztua nuen ipuin laburrek sortzen duten lilura. Oraindik ere esan ohi dut Sarriren "Narrazioak" dela inoiz irakurri dudan libururik onena... eta halaxe da, ez izan zalantzarik! Garai batean asko maite nituen narrazio laburrak. Susak edo Maiatzek beren aldizkarietan argitaratzen zituzten ipuinak gogoratzen ditut... edo bildumak: "Aurten ere diferente izanen da", Mikel Antzaren "Odolaren Usaina", Xabier Montoiaren ipuinak...

Josu Goikoetxearen liburuari horien zaporea hartu diot. Ipuin laburrak, hasi orduko amaitu egiten direnak. Irakurri ondoren, liburua itxi eta zer pentsatua ematen dutenak, edo ez... Batzuetan amaitu ondoren, berriro irakurri behar baitira, benetan zer gertatu den ondo ulertu nahian.

Oso gustura irakurri ditut ipuinak.

(e)k Josu Goikoetxea(r)en Lakioa liburuaren kritika egin du

Dotorea.

Baloraziorik ez

Gustatu zait Lakioa. Idazmodu landua eta dotorea aurkitu dut. Magia, nire begietara. Nabari da esaldien osaketan eta hitzen aukeraketan dagoen lana. Pausa, eta erabakia hartzeko hausnarra. Eta jakina, dotorezia idatzia ahozko literaturaren bizitasunarekin zipriztintzeko hartutako hautu neurtua. Gainezka ez egiteko kantitatean. Txukun. Eta ipuinak gustatu zaizkit. Horien mamia. Ongi egituratuak eta atmosfera ezerosoa dutenak. Atmosfera da liburuaren ezaugarri nagusia. Protagonisten estuasuna. Liburu ederra.

avatar for Mendilarre

baloratu du

5 izar
avatar for Uxue

baloratu du

4 izar
avatar for Izenbe

baloratu du

4 izar