Itzuli

(e)k Marikita Tambourine(r)en Bizirik iraun liburuaren kritika egin du

Marikita Tambourine: Bizirik iraun (Euskara language, Maiatz) 4 izar

Erresistentzia-ariketa da gertatatukoa kontatzea

4 izar

Maite dut Iparralde bisitatzea. Urte askoan Xiberoa aldera joan izan dugu sarritan. Garai batean lagun bat genuen Angelun eta hara ere hainbat bisita egin izan diogu... baita hainbat istorio entzun ere. Horren guztiaren oroimena (oroimina) aurkitu dut liburuan. Nola laburtu? "Iparraldeko emazte baten bizipenak, hegoaldeko militante baten ondoan" A... ez dut esan. Marikita Tambourin euskaltzaina da, antropologoa, irakaslea Seaskan, idazlea, feminista, ama... eta duela guti hil den Peixotoren emaztea.

Liburuak asko du diarotik: gertakizunak, pentsamenduak, poesia nahastu egiten ditu. Erraz irakurtzen da, nahiz eta hari linealis ez izan. Memoria-ariketa bat da, gertatutakoa kontatea erresistentzia egiteko manera bat delako. Lorea Agirreren iruzkin baten haritik iritsi nintzen liburura eta , jakin-mina baduzue, onena da iruzkin hori entzutea. Berria egunkariaren Hizlandia podcastean entzun daiteke: www.ivoox.com/lorea-agirre-dorronsoro-marikita-tambourinen-bizirik-iraun-audios-mp3_rf_145351662_1.html Entzun... ez zaizue damutuko!

Maiatz editorialaren lana ere mardula da. Behar baino gutxiago baloratzen dugu. Gogoan dut Maiatz aldizkariaren hainbat ale irakurri izana (andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm), baina ez nekien oraindik ere argitaratzen zutela ;-)