Itzuli

(e)k Yolanda Arrieta(r)en Etxe bat norberarena liburuaren kritika egin du

Yolanda Arrieta: Etxe bat norberarena (Paperback, Euskara language, 2024, Alberdania) 4 izar

Habiaren babesa. Bake operatzailea. Aukerako ohikotasuna. Nondik-abiatu berri bat. Nora-itzuli atsegin bat. Ezeren faltarik ez. …

Lau dohai

Baloraziorik ez

Maria Merce Marçal, Itxaro Bordaren itzulpenez:

Menturari hiru dohain zor dizkiot: emazte sortu izana,
Klase sozial apalekoa eta herrialde zapaldukoa.
Eta hiru bider errebelde izateko urdin uherra.

Yolanda Arrietak lau aipatzen ditu: (1) emazte sortu izana, (2) idazlea, sortzailea, autonomo eta prekarioa; (3) euskalduna; (4) adina, zahartzaroaren gertutasuna.

Esaldi borobilez betetako lana iruditu zait... baina saiakera baten moduan irakurtzen tematu naiz eta ez dut behar bezala gozatu.

Virgina Woolf-ek aldarrikatzen zuen emakume idazleak gela bat norberarena behar duela, idazteko. Inoiz ez du izan... edo izan duenean, denon gela bihurtu da amaieran: arropa zintzilikatzeko, gauza zaharrak gordetzeko, bisitariak artatzeko... Geuk ere, hasieran, lan egiteko gela bat prestatu genuen, liburuz betea; baita bisitentzako gela bat ere... Denborarekin biak desagertu ziren eta ahal den lekuan lan egiten ohitu gara. Ez naiz damu!

Arantxa Urretabizkairaren AZKEN ETXEA liburua ekarri dit gogora: paperjale.eus/book/4214/s/azken-etxea

Gutxi gorabehera adinkidea da Yolanda Arrieta... laugarren hogeikadan sartu berri gara biok: - "zahartzaroaren umezaroan". Zer pentsatua ematen du. - "Ez du izutzen negu hurbilak uda betezko beroan, ametsak ernai bizi ditu zahartzaroaren etxean" - "Amaren heriotzarekin hasten da norberaren zahartzaroa" - "Ez da erraza zahartzea. Polikiago ibiltzen ohitu behar duzu, izan zinenari agur egiten eta zaren hau onartu"...