Alex (e)k Alba Garmendia Castaños(r)en Etxeko leihoak unibertsora liburuaren kritika egin du
Utopia eta politika
4 izar
Edukiari buruzko abisua Kontuz... dezente aurreratzen ditut liburuaren nondik-norakoak
Zaila da utopiari buruz gauza berriak esatea. Iruditzen zait utopiarik eza nahiko gai errekurrente bihurtu dela. Alba Garmendiaren tesia 3 puntutan:
- Zer da Utopia: (a) Existitzen ez den gizarte desiragarri bat da (b) Ez nahastu utopia eta politika: utopia politikoa da beti; baita politika ez du zertan utopikoa izan...(b) Komunikazio politikoak horrekin jolasten du: Gipuzkoako Foru Aldundiak "etorkizuna eraikiz" esaten duenean, politikaz ari da, baina utopia-kutsua igortzen digu burura. (c) Utopia ez da oraina, ez iragana, ez etorkizuna. Ez-denbora bat da. (d) Utopia eta errealitatea alderatzen ditugunean, bestelakotze-efektua sor dezake, errealitatea beste ikuspegi batetik begiratzeko aukera ematen diguna.
- Uxue Alberdiren "ibaia" ipuina hartzen du adibide gisa (baina oro har "Zirriborroak eta gero" bildumako beste edozein har zezakeen). Existitzen den errealitate (politiko) batetik abiatuta, errelato utopiko bat sortzen, egungo ezaugarri alternatibo horiek gizarte utopiko horretan nola gara zitekeen islatzeko. Utopia kritikoa aldarrikatzen du Albak, inperfektua, arazo guztiak erabat konpontzen ez dituena.
- Utopia kanpoko egileen eskutik pentsatu izan dugula dio. Euskal pentsamendu kritikoa aldarrikatzen du, guretik pentsatzeko... bereziki Azurmendiren lana.
Irakurri bitartean gogora etorri eta gainbegiratu ditut gauzatxo batzuk:
- Zirriborroak eta gero bilduma. "Ibaia" ipuina, adibidez, hemen entzun daiteke: www.ivoox.com/ibaia-irrati-nobela-audios-mp3_rf_71853823_1.html
- Jakin eta UEUk utopia hizpide antolatu zuten udako ikastaroa. Hemen: youtube.com/playlist?list=PLx-X86e-dpKbwO7Vb7neV18fJTzfOQjZV&si=owE1xPevzFG87_cz
- Liburuaren aurkezpen-bideoa. Hemen: youtu.be/cgUyJQAPHQQ?si=2Wzf6vKFvOTdf_cS
- Eta, jakina, Joseba Gabilondoren #IndependentziarenDekalogoa
