Itzuli

(e)k Richard Ellmann(r)en Dublindarrak liburuaren kritika egin du

Richard Ellmann, Irene Aldasoro: Dublindarrak (Paperback, Euskara language, Alberdania) 4 izar

Joyceren lehen maisu-lana da Dublindarrak. Ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen …

Ez da liburu erraza...

Baloraziorik ez

Joyce irakurtzea eginkizun konplexua dela diote. Hau omen da bere libururik errazena. Eskerrak ;-) eliburutegian eskuratu nuen bi formatutan: epub eta audioliburua. Oso itzulpen ona iruditu zait. Audizioa ere primerakoa...

Ez dakit gaur egun terminologia hori erabiltzen ote den... baina garai batean literatura kostumbrista deitzen zen estilo horren ildokoa da liburua. Helburua ez da istorioak kontatzea, baizik eta "giro" bat transmititzea... "bizimodu bat", "garai eta leku bateko gizartearen taupada". Libururaren azalak berak helburu hori lortzen du neurri batean.

Wikipedia lagungarria egin zait. Ipuinez ipuin ageri da liburuaren berri. Lagungarria da. Gainera euskaraz! :-)

eu.wikipedia.org/wiki/Dublindarrak