Urte urdin ihesak

Azal biguna, 168 orrialde

Euskara hizkuntza

Elkar(e)k argitaratua.

4 izar (2 berrikuspen)

Urte batzuk baditu idazleak dagoeneko; mordotxo bat gehiago haren amak, 100 betetzeko gutxi falta duela. Ama besotik hartuta, etxepera darama, eta kalean honi eta hari begira jarriko dira, begiek sarri oraingo paisaia ez baina garai batekoa ikusten duten arren. Eta garai bateko kontuez solasean hasiko dira, orduko baserri eta tabernak, lan eta jolasak, ikarak eta ametsak... aspaldiko gertaera eta pasadizoez kontu-kontari.

Nonahiko eta noiznahiko jakintza gaietan jantzia den Txilikuk bere geografia hurbilera eta memoria intimora jo du oraingoan, liburu pertsonal bezain unibertsala ontzeko, oroimenaren eta fikzioaren arteko jokoan, eleberiaren eta ipuin-bildumaren erdibide emankorrean, hitzaren magia darion literatur ariketa hunkigarri bezain harrigarrian.

Edizio 1

(e)k J. M. Txiliku Olaizola Lazkano(r)en Urte urdin ihesak liburuaren kritika egin du

Urte urdinak eta hitz sendoak

Baloraziorik ez

Urte urdin ihesak. Lizardiren poema batetik ateratako bertso bat omen da. Malenkonia dario... urte urdinak, alaiak, zoriontsuak... Txiliku erreferentziaz ezagutzen nuen, baina besterik ez. Banekien haur literatura egin ohi zuela baina ez "nagusientzako" nobelarik. Gustatu zait bere idazkera: jatorra, aberatsa eta ahozkotasunetik oso-oso gertukoa.

Ez dakit benetan nobela bat den, edo istorio bilduma, edo barruan istorio bilduma duen nobela bat. Hori ere gustatu zait: istorio bat beste istorio baten barruan... edo istorio bat, istorio baten barruan dagoen istorioan txertatua ;-). Aiako Jose Frantzizko Tejeriaren istorioa Euskal Gaizkileak podcastetik ezagutzen nuen. Ilusioa egin dit liburuan ikusteak (Nire buruarentzako oharra: agian merezi du podcast horiei beste buelta bat ematea).

Protagonistarekin gustura. Jubilatu berri, unibertsitatera joaten hasten da. Oraindik urte batzuk falta ditut jubilaziorako eta ez dut normalean horretan pentsatzen, baina... ze demontre! Nik ere beste horrebeste egingo nuke! Horrez gain, ama lagundu eta amaren istorioak entzun. Badira hainbat urte ama hil zela …

avatar for Alex

baloratu du

4 izar