Itzuli

(e)k J. M. Txiliku Olaizola Lazkano(r)en Urte urdin ihesak liburuaren kritika egin du

J. M. Txiliku Olaizola Lazkano: Urte urdin ihesak (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Urte batzuk baditu idazleak dagoeneko; mordotxo bat gehiago haren amak, 100 betetzeko gutxi falta duela. …

Urte urdinak eta hitz sendoak

Baloraziorik ez

Urte urdin ihesak. Lizardiren poema batetik ateratako bertso bat omen da. Malenkonia dario... urte urdinak, alaiak, zoriontsuak... Txiliku erreferentziaz ezagutzen nuen, baina besterik ez. Banekien haur literatura egin ohi zuela baina ez "nagusientzako" nobelarik. Gustatu zait bere idazkera: jatorra, aberatsa eta ahozkotasunetik oso-oso gertukoa.

Ez dakit benetan nobela bat den, edo istorio bilduma, edo barruan istorio bilduma duen nobela bat. Hori ere gustatu zait: istorio bat beste istorio baten barruan... edo istorio bat, istorio baten barruan dagoen istorioan txertatua ;-). Aiako Jose Frantzizko Tejeriaren istorioa Euskal Gaizkileak podcastetik ezagutzen nuen. Ilusioa egin dit liburuan ikusteak (Nire buruarentzako oharra: agian merezi du podcast horiei beste buelta bat ematea).

Protagonistarekin gustura. Jubilatu berri, unibertsitatera joaten hasten da. Oraindik urte batzuk falta ditut jubilaziorako eta ez dut normalean horretan pentsatzen, baina... ze demontre! Nik ere beste horrebeste egingo nuke! Horrez gain, ama lagundu eta amaren istorioak entzun. Badira hainbat urte ama hil zela eta azken urteetan ez zuen burua ondo. Hori galdu nuen: bere istorioak haur-gaztetan baino arreta handixeagorekin entzuteko aukera. Badut horren damurik!

Gustatu zait protagonista logofiloen txokoa sortu eta hitzen doinuez hitz egiten duteneko pasartea. Doinuaren baitan dago muina. Erre eta te-zetak hitz gogorren adierazle dira euskaraz: eloRRRdi, aranTTTZZZa. Bere baitan dute laztasuna... "Espino"-ak ordea, non du arantza?