Itzuli

(e)k Katixa Agirre(r)en Barne zerbitzuak liburuaren kritika egin du

Katixa Agirre: Barne zerbitzuak (Euskara language, Elkar) 5 izar

Istorio (historia) hunkigarri bat

Baloraziorik ez

Kontatzeko modua gustatu zait. Erabat zinematografikoa... Ez dago apenas dialogorik. Irudiak dira nagusi. Nabari da Katixa Agirre gideogilea ere badela. Aitortuko dut begiak busti egin zaizkidala tartetxoren batean. Ondo aipatzen du emakumeek sarean jokatu zuten papera: emakumeen sare bat izan zen, nagusiki; gero Alava izena hartu bazuen ere.

Gustutatu zait garai arteko Gasteiz nola deskribatu duen (12. kapituluan): Gasteiz. Gerrako lehengo egunetik menderatua. Laudaren erdian zutitzen den muinoa. Erdi Aroko almendra. Gasteiz, erretagoardi faxistaren puntu beroa Iparraldeko frontea bizirik egon den bitartean… Merezi du kapituluak bitan-hirutan irakurtzea. Badu zerbait berezia. Gauza asko esaten ditu, esan gabe ere. Portzierto Alava Lascaray kontzesionarioa oraindik ere existitzen da. Izena gorde du, baina jabeak aldatu zituen (Alava familiarena izan da, orain dela ez horrenbestera arte). Ez nekien Luis Alavaren historia.

Bitxia da Pedro Urraca polizia frankistari ematen dion antagonista papera. Interneten kuxkuxeatu eta gauza asko ageri dira hari buruz (ez soilik Companys bahitu eta espainaratu egin zuela). Antza denez, bere ondorengo bat harekin lotsatu eta aieratu egin zituen bere azpilan guztiak.

Bi baliabide literario interesgarri: (a) Jelkideen halako konformismoa (ez da hitz egokia, baina ez zait hoberik okurritu) adierazten duen esaldia errepikatu egiten da hainbat kapitulutan: “Jainkoak hala nahi izan du”. (b) Narratzailearen papera ere interesgarria da, baita irakurleekin nolako konplizidadea ehuntzen duen ere: harek eta guk badakigu zer gertatuko den baina ezin diegu protagonistei esan, historiak bere bidea egin behar baitu.

Liburura amaitzear, bilaketa bat edo beste egin dut, historia eta fikzioa bereiztu nahian: Josu Chueca irakaslearen hitzaldi pare bat aurkitu dut. Hau adibidez: youtu.be/wQeXSJ0gnNA?si=wQyXgiM0tEmojKlh Iruditu zait historiaren (memoriaren) eta fikzioaren arteko tirabira hori oso ondo kudeatuta dagoela… Gehienetan Katixak ohartarazten du litekeena dela hori horrela gertatu ez izana. Harritu nau esate baterako, sareari buruzko “txostena benetakoa dela jakitea (nahiz eta liburuan euskaratua agertu, jakina).

Liburua irakurri bitartean beste bi istorio etorri zaizkit burura behin baino gehiagotan: Comète sarea (uste dut "Mugaldekoak" seriea Primeran plataforman ikus daitekeela) eta Orkestra Gorria (Gilles Perraultek bikainki kontatzen du "La Orquesta Roja" liburuan).