Alex (e)k Josu Goikoetxea(r)en Lakioa liburuaren kritika egin du
Ipuinen lilura
Ahaztua nuen ipuin laburrek sortzen duten lilura. Oraindik ere esan ohi dut Sarriren "Narrazioak" dela inoiz irakurri dudan libururik onena... eta halaxe da, ez izan zalantzarik! Garai batean asko maite nituen narrazio laburrak. Susak edo Maiatzek beren aldizkarietan argitaratzen zituzten ipuinak gogoratzen ditut... edo bildumak: "Aurten ere diferente izanen da", Mikel Antzaren "Odolaren Usaina", Xabier Montoiaren ipuinak...
Josu Goikoetxearen liburuari horien zaporea hartu diot. Ipuin laburrak, hasi orduko amaitu egiten direnak. Irakurri ondoren, liburua itxi eta zer pentsatua ematen dutenak, edo ez... Batzuetan amaitu ondoren, berriro irakurri behar baitira, benetan zer gertatu den ondo ulertu nahian.
Oso gustura irakurri ditut ipuinak.
