Erabiltzailearen profila

Asier Iturralde Sarasola

aldatsa@paperjale.eus

duela 2 urte, 5 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Asier Iturralde Sarasola(r)en liburuak

Irakurtzeko (15 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen (7 guztiak ikusi)

(e)k Jon Alonso Fourcade(r)en Zintzoen saldoan liburuaren kritika egin du

Jon Alonso Fourcade: Zintzoen saldoan (Paperback, Txalaparta, S.L.) 4 izar

Salda badago

4 izar

Irakurri dudan Jon Alonsoren bigarren eleberri beltza da hau. Liburuak dinbi-danba egurra partitzeko erabiltzen dituela iruditzen zait, eta hori datsegit. Oraingoan goi mailako euskal sukaldaritzaren munduko "zintzoak" ditu helburu.

Gehiegi gustatzen ez zaidana esaldi luze eta korapilotsuak idazteko duen joera da. Batzuetan oso egokiak iruditu zaizkit, adibidez, Lanbasen burmuinak abiada bizian egiten dituen jirak eta bueltak adierazteko. Baina beste batzuetan irakurketa astunagoa egiten dute.

Nobela beltza bada ere umoretik ere asko du. Lanbas protagonistaren ateraldiek irribarrea atera didate behin baino gehiagotan. Pertsonaia interesgarria da, baina badu bere B aldea ere: liburuaren hasiera aldera egiten dituen iruzkin arrazista eta matxistak esaterako.

(e)k Adania Shibli(r)en Detaile xume bat liburuaren kritika egin du

Adania Shibli, Aitor Blanco Leoz (itzultzailea): Detaile xume bat (Paperback, Jatorriz arabieraz. Euskarara Aitor Blancok itzulI language, 2024, Igela) 4 izar

1948ko arabiar-israeldar gerran zehar zazpiehun mila palestinar baino gehiago izan ziren beren etxetik egotziak. Hondamendi …

Palestinarren zapalketaren erakusgarri

4 izar

Liburua osatzen duten bi istorioak oso desberdinak dira, baina bietan ageri da palestinarrek jasaten duten zapalketa bortitza. Zenbat horrelako zoritxarrez... Eskertzekoa horrelako liburuak euskarara ekartzea.

(e)k Inaki Irazabalbeitia(r)en Uda guztiak eztituk berdinak, Isi liburuaren kritika egin du

Inaki Irazabalbeitia: Uda guztiak eztituk berdinak, Isi (Paperback, Basque language, 1995, R & B Kriselu) 4 izar

Euskarazko zientzia fikziozko lan kuriosoa

4 izar

Hasiera oso gertukoa egin zait, ondo ezagutzen ditudan lekuetan hasten delako: orain Iametza eta Antza dauden Lasarte-Oriako industrialdeko pabiloia, garai hartan Euskaldunon Egunkariaren egoitza izandakoa, eta handik metro gutxira dagoen Txartel hoteleko kafetegia.

Duela gutxi irakurri nuen idazle honen 'Arrotza paradisuan' lehen liburua bezala, hau ere zientzia fikziozkoa da. Kritika egitean protagonista nagusietako batek Futuramako Zapp Brannigan gogorarazi zidala esan nuen. Honetakoa ere ildo berekoa da, emakumezko pertsonaia batek "kazetari txoriburu neskazale" gisa definitzen du.

Istorioari dagokionez, hasieran erakargarria egin zait, gero klimaxera iristean hartzen duen bideak harritu nau. Entretenigarria iruditu zait zati hori, baina bukaerarekin egiten duen lotura nahiko behartua delakoan nago, amaiera bera interesgarria eta gaurkotasunik galdu ez duena bada ere.

Erabilitako hizkuntzan batukoak ez diren hikako forma ugari erabiltzen ditu, aurreko liburuan bezala. Bitxia egin zait: gatxeuden, natxegon/k, natxien, gintxeztek, baina ahozkoan ohikoak ez diren zeritzoat bezalakoak ere badarabiltza.

(e)k Alberto Ladron Arana(r)en Dena eskaini nizun liburuaren kritika egin du

Alberto Ladron Arana: Dena eskaini nizun (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Laura Merinok, bere senarraren tratu txarretatik libratu eta sabelean isilpean daraman umekia babestearren, ihes egitea …

Ondo baina bere beste liburu batzuekin gehiago gozatu dut

4 izar

Alberto Ladron Aranaren liburuen zalea naizenez, argitaratu zuela jakin bezain laster erosi nuen. Gustura irakurri dut, istorioak harrapatu nau eta amaiera arte eutsi dio tentsioari. Bere beste liburu batzuk askoz gehiago gustatu zaizkidan arren, esaterako duela bi urte atera zuen 'Ilunpeko zelataria', hau ere ondo dago.

Inaki Irazabalbeitia: Arrotza paradisuan (Paperback, Basque language, 1991, Elkar) 4 izar

Arrotza Julius da, izar arteko merkataria; espazioko piraten eraso baten ondorioz noraezean gelditzen da bere …

Abenturazko zientzia-fikzio labur eta entretenigarria

4 izar

Espoiler handirik gabe: liburuaren izenburuko arrotza izar arteko merkatari bat da, batzuetan Futuramako Zapp Brannigan gogorarazi didana, eta ustezko paradisua Erdi Aro moduko gizarte bat duen planeta. Bi mundu horiek topo egitean hasten den abentura entretenigarria iruditu zait. Euskaraz gutxi landu den generoa izanik, gustura irakurri dut, batzuetan estereotipoetan erortzen bada ere: onak ederrak eta lerdenak...

Iñaki Irazabalbeitia Elhuyar eta UEUrekin lotzen nuen. Ez nekien zientzia fikziozko literatura idatzi zituenik. Ipuin batzuk eta beste eleberri bat ere idatzi zituela ikusi dut. Ahal badut irakurriko ditut horiek ere.

Amaitzeko, liburuan darabilen hizkerari dagokionez bi kuriositate. Batetik, erabiltzen dituen hikako forma batzuk ez dira batuko estandarrak: nitxetorren, natxik... Hika batuan erabiltzeko ohitura faltagatik izan daiteke, nik ere zalantza asko izaten ditut, eta ahozkoan gipuzkeraz erabiltzen ditudan aditzak horien antzekoak dira. Bestetik, behin baino gehiagotan aditz trinko ez ohikoen erabilera, adibidez, "txorien kanturik ez zentzuten", Hau bai, nahita egina delakoan nago, eta datsegit.