Berriz Zentauro

Paperback, 224 pages

Euskara language

Published by Elkar.

ISBN:
978-84-1360-205-9
Copied ISBN!
4 stars (8 reviews)

XXI. mendearen erditsuan gaude. Guk ezagutzen dugun mundua aldatu egin da, baina ez asko. Edo bai. Paula Pagaldaik proiektu pedagogikoak sortzen ditu, errealitate birtualaren laguntzaz. Halako baterako inspirazio eta datu bila etorri da Parisera, gaur egun turismoa ia desagerturik dagoen arren. Lehenengo feministatzat hartu ohi den Mary Wollstonecraft idazlearen bizitza eta Frantziako Iraultza ikertzea du helburu.

Antizipazio-eleberri bati dagokion moduan, hamaika iradokizun kitzikagarri topatuko du irakurleak gizartearen eta teknologiaren martxari buruz, baina, horrez gain, protagonistaren ibilerek zer pentsatua emango digute beste hainbat gairen gainean: generoen arteko muga zurrunak eta horiek gainditzeko posibilitateak, iraganarekin daukagun harremana, bikote batek irauteko dituen zailtasunak, errebeldiaren eta erosotasunaren arteko oreka zailak?

Literaturaren gourmetentzako plazer bat da Katixa Agirreren nobela berri hau, abenturaz eta gogoetaz betea, intelektuala bezain sentsuala.

2 editions

reviewed Berriz Zentauro by Katixa Agirre

Mary eta Mary

5 stars

Udaran irakurri nuen Frankenstein, Mary Shelley idazlearena. Orain neguan, berriz, idazle horren ama izan zen Mary Wollstonecraft aipatzen duen liburu hau, Katixa Agirrek idatzia... etorkizunetik 😄

Bere kabuz asko gustatuko zitzaidan Berriz zentauro, baina kasualitate horri esker are gehiago gozatu dut!

Bost izar eta, zergatik ez, hurrengo liburu bat, hirugarren bat... eskatzen ditut! 🥰

Berriz zentauro

5 stars

Bikaina iruditu zait. Aurreko batean irakurtzen hasi ta utzi nuen gaia "mamitsuegia" iruditu eta zaila egin zitzaidalako haria jarraitzea. Oraingoan aldiz engantxatu naiz eta asko disfrutatu dut idazleak sortutako etorkizuneko gizarte distopikoan garatzen den istorioarekin. Black mirror seriearen ildo bereko luburua. Gomendagarria

Ez nuen harrapatzerik espero

4 stars

Hasi aurretik iritzi ezkor batzuk ikusi nituen Elegose irakurle taldean eta errealitate birtualaren gaiak ez nau bereziki erakartzen. Beraz, ez nuen harrapatzerik espero. Hala ere, interesez irakurri dut eta gustatu zait: gertuko etorkizun bateko giroa, Mary Wollstonecraften bizitza eta Frantziako iraultzarekin lotura, pertsonen arteko eta teknologiarekiko harremanak...

avatar for Uxue

rated it

4 stars
avatar for NdMEtxeba

rated it

4 stars
avatar for izatika

rated it

4 stars

Lists