Erabiltzailearen profila

Asier Iturralde Sarasola

aldatsa@paperjale.eus

duela 2 urte, 3 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Asier Iturralde Sarasola(r)en liburuak

Irakurtzeko (14 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen (6 guztiak ikusi)

(e)k Harkaitz Cano(r)en ZIRRIBORROAK ETA GERO liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano: ZIRRIBORROAK ETA GERO (Paperback, Euskara language, consonni) 5 izar

Etorkizun hobeak imajinatzea beharrezkoa da

5 izar

Gustura irakurtzen ditut liburu distopikoak. Istorio erakargarriak sortzeko bidea ematen dute, eta interesgarriak izan daitezke etorkizuneko arriskuen eta erronken azterketa egiteko, baina etorkizun utopiko(ago)ekin amestea ere guztiz beharrezkoa iruditzen zait, bestela etsipenean eroriko baikara. Liburu honetan horretan saiatu dira hainbat idazle ezagun, eta emaitza oso txukuna lortu dutelakoan nago. Baina bat jartzekotan, istorioren batean "etorkizuneko izen xelebreko tramankuluak" topikoa gehitxo landu ote den sentsazioarekin geratu naiz. Gainerakoan oso fin.

(e)k Jesús Altuna(r)en Lehen Euskal Herria liburuaren kritika egin du (Gero euskal liburuak)

Jesús Altuna: Lehen Euskal Herria (Hardcover, Euskara language, 1975, Ediciones Mensajero) 4 izar

Euskal Herriko aurrehistoriaren gida ilustratua

4 izar

"Liburu hau eratzekoan, batez ere, gure ikastola eta lizeotako ikasleak izan ditut gogoan" dio Jesus Altuna arkeologo handiak aitzin solasean, eta "gure ikasleek bere hizkuntzan irakurri ahal dezaten" idatzi duela euskaraz. Altunak berak egindako argazkiek hartzen dute liburuaren erdia, modu kronologikoan ordenatuta, eta bakoitzak azalpen labur bat duela ele-hirutan.

Liburua zaharra bada ere, 1975ean argitaratu zen, ondo betetzen du funtzio hori nire ustez, nahiz eta azken 50 urteetako aurkikuntzak falta. Ondo legoke antzeko dibulgazio-liburu eguneratu bat argitaratzea.

Bainak jartzen hasita, neologismo zaharkituen erabilerak irakurketa zailtzen duela iruditu zait, eta maiz gaztelerazko eta frantsesezko "itzulpenek" xehetasun gehiago dituzte "jatorrizko" euskarazkoak baino. Bigarren eskuko denda batean eskuratu dut liburua, eta oparitxo bat ere bazekarren barruan: aurreko jabeak gaiari buruz egunkarietatik moztutako artikulu bilduma.

(e)k Ignacio Barandiarán Maestu(r)en Guipúzcoa en la Edad Antigua liburuaren kritika egin du (Colección «Documento», #3)

Ignacio Barandiarán Maestu: Guipúzcoa en la Edad Antigua (Paperback, Spanish language, Caja de ahorros provincial de Guipuzcoa) 4 izar

Bere garaiko ezagutzaren laburpen ona

4 izar

1973an liburu hau argitaratu zenetik aurkikuntza asko egin dira Gipuzkoan, bai historiaurreko kastroak, baita erromatar garaiko aztarnategiak ere. Ondorioz, eskaintzen duen informazioa zaharkitua eta mugatua da alde horretatik. Hala ere, ondo dago duela 50 urte ezagutzen zena jakiteko. Garai hartako irakurlea banintz izar gehiago emango nizkioke, 100 orritan laburpen polita egiten baitu, irudi eta guzti.

(e)k Harper Lee(r)en To Kill A Mockingbird liburuaren kritika egin du

Harper Lee: To Kill A Mockingbird (2010, Arrow Books Ltd) 4 izar

One of the best-loved stories of all time, To Kill a Mockingbird has been translated …

XX. mende hasierako AEBetako hegoaldearen erretratua neskato (zuri) baten ikuspuntutik

5 izar

Liburuaren bizkarreko laburpena irakurrita epaitegiak eta abokatuak oinarritu dituen liburu bat espero nuen eta egia esan ez ninduen gehiegi erakartzen. Hala ere, irakurri ahala ezusteko oso atsegina hartu dut. Lege kontuek badute pisua liburuan, batez ere liburuaren erdi aldera, baina nagusiki XX. mende hasierako AEBetako hegoaldeko herrixka baten eta bertako biztanleen erretratua da, neskato zuri baten ikuspuntutik kontatua: arrazismoa, klasismoa, sexismoa, itxurakeria... Amaitu ondoren kritikak irakurtzen aritu naiz, eta egia da ikuspuntu zuri batetik idatzia dagoela, baina bere garairako oso aurreratua iruditzen zait, eta dirudienez eragin handia izan zuen AEBetako beltzen eskubide zibilen aldeko mugimenduan.

Kristina Berasain Tristan: Sahara, herri bat erresistentzian (Paperback, Euskara language, 2023, Elkar) 5 izar

Mendebaldeko Saharakoa ahaztutako eta isilarazitako gatazka da. Hamasei urteko gerraren ostean eta ia hiru hamarkadako …

Ez naiz harritzen Argia Saria jaso izana

5 izar

Saharar herriari buruz gutxi dakidala onartu behar dut. Liburu hau guztiz gomendagarria iruditu zait haiei buruz gehiago ikasteko. Liburuaren egilea den Kristina Berasain kazetariak 2024ko Prentsako Argia Saria jasotzean esan zuen bezala: “Munduan ahaztutako herri eta gatazka asko daude”. Liburu honi esker euskaldunen artean sahararrena ezagunxeago izango dela pentsatu nahi dut. www.argia.eus/albistea/prentsa-argia-saria-sahara-herri-bat-erresistentzian

Agatha Christie: The Thirteen Problems (Paperback, 1984, Berkley Books) 4 izar

This book consists of several mini stories of unsolved murders and crimes. A group of …

Ez gutxietsi etxekoandreak

4 izar

Hainbat liburu ezagunetan bezala elkarri istorioak kontatzen dizkiote protagonistek, gero guztien artean gertatutakoa argitzen saiatzeko. Hasieran gutxiesten badute ere, laster batean nabarmentzen da Miss Marple etxekoandrearen azkartasuna. Istorio laburrak interesgarriak dira eta bukaeran ustekabean harrapatzen zaituzte.