Pantailen garaipena

, #45

Azal biguna, 140 orrialde

euskara hizkuntza

2023ko ots. 24a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-1360-290-5
ISBN-a kopiatu!
Baloraziorik ez (0 berrikuspen)

Iñigo Martinez Peñak begi zorrotza duela esan nezake eta gure gizartearen argazki izugarria eskaintzen digula, baina nahiago dut esan usaimen fina duela. Eta ezin uka: usain txarra du bizi garen gizarteak. Liburuan Aurrera egin ahala, kiratsa: botereak erabat garden nahi gaitu, boterea bera sekula garden izango ez den arren; kaleak eta lanpostuak bideozaintzaz Beteta dauzkagu eta etengabe zelatatzen gaituzte; nahiago dugu GPSari itsatsita egin bidea, bila gabiltzana non dagoen ingurukoren bati galdetu baino; kaleak gehiegi argiztatzeak loaren kalitatean eragiten digu, besteak beste; paisaia edo leku berri batera iritsita, hura argazkietan jasotzen tematzen gara, momentua disfrutatzea ahaztuta; giza jokabideen determinismoa aurreikusten ahalegintzen gara, erabakiak hartzeak dakarren erantzukizunak izututa-edo. Kaleidoskopio zoro batean bizi gara.

Edizio 1