Asier Iturralde Sarasola reviewed Freeport by Ander Odriozola (Ateko bandan, #37)
Nobela beltz arina
4 stars
Ondarroa eta Bilbo artean kokatua dagoen nobela beltz hau arin irakurtzen da. Gertakariak atsedenik gabe harilkatzen dira amaierara arte, eta ondo dago egun bero hauetan entretenitzeko, protagonistak komeni baino gehiago atsegin dituen garagardo marka ezaguneko lata hotz batekin.