User Profile

Asier Iturralde Sarasola

aldatsa@paperjale.eus

Joined 3 years, 7 months ago

This link opens in a pop-up window

Asier Iturralde Sarasola's books

Currently Reading (View all 11)

Marjane Satrapi: Persepolis (Hardcover, Euskera language, 2023, Elkar - Reservoir Books) 4 stars

Marjane Satrapi ilustratzaile irandarraren komiki-lan ospetsua, komikigintzaren historian klasiko bilakatu zen 2000 urtean argitaratzen hasi …

Iran ezezaguna (niretzat behintzat)

5 stars

Persepolisek ondo irabazia dauka komiki bikainaren ospea. Asko gustatu zait Marjane Satrapik nola kontatzen duen Irango historia bere bizitzako pasarteen bidez. Niretzat erabat ezezaguna zen Iran bat aurkitu dut: ideia ezkertiarretako jendea, protestak, musika estilo berrien sarrera (punk, heavy, pop...), fundamentalismo erlijiosoaren inposizioaren aurkako erresistentzia, errepresioa... Izorraki handirik egiteko asmorik gabe Europan bizi deneko zatia ere oso interesgarria.

Ibai Iztueta Azurmendi, Eneko Iztueta, Aritz Vieites: Kontua eta zikina (Paperback, Euskara language, Txalaparta) 4 stars

1929 urtea, baserri giroa, eta, gau ilunaren erdian, ama-alaba batzuen heriotza. Hala abiatzen da Kontua …

Laura Mintegi: Akabo (Paperback, Euskara language, Txalaparta) 4 stars

Gehiago jasan ez, eta, azkenerako, egin behar izan du: bi urteko harremanaren ostean, Sheenak Manu …

Istorioa nahiago pertsonaiak baino

4 stars

#Akabo liburuak harrapatu nau eta gustura irakurri dut. Interesgarria iruditu zait nola josten duen istorioa txandakatzen diren orainaldiko eta lehenaldiko atal laburretan.

Pertsonaiei dagokionez, ez naiz horren positiboa. Manuren "informatikokeriak" oso karikatureskoak iruditu zaizkit, sinesgarritasuna kentzeraino. Ez naiz xehetasunetan sartuko izorrakirik ez egiteko, baina Sheenaren jokabide batzuk ere sinesten zailak egin zaizkit.

Laura Mintegi: Akabo (Paperback, Euskara language, Txalaparta) 4 stars

Gehiago jasan ez, eta, azkenerako, egin behar izan du: bi urteko harremanaren ostean, Sheenak Manu …

Javascript-en bidez komunikatzen diren ingeniariak ere zerbaiten kide sentitzen dira? Galdera egin dionean Manuk ez dio segituan erantzun. Tarte bat behar izan du. Ez. Ez dira ezeren kide sentitzen. Ez dute behar. Helburu bakarra da kode baten bidez adieraztea adierazi nahi dena, kitto. Sheenak bere kolkorako pentsatu du hizkuntza guztiak direla kodeak, finean. Lengoaia informatikoa, aldiz, kolorerik, usainik eta bolumenik gabekoa da, aldagairik ez duena. Trafiko seinale batek duen efikazia bera du, "norabide debekatua", "lehentasuna alderantzizko norabidetik datozenei", "arriskua, lur-jausi eremua". Efikaza bezain hotza.

— Akabo by  (Page 204)

Ez nago batere ados. Ez dator nire esperientziarekin batere bat. Gaur egun kodearen zati gero eta handiagoa ChatGPTk idatzitako arima gabeko zaborra izango da, baina orain arte ofizio bat zen, hainbat eskola eta kultura propio zituena. Ez dut uste hori esan nahi duenik, baina lengoaia informatikoak literalki aldagaiez beteak daude. Baita berak ukatzen duen zentzuan ere. Kode informatikoan idazten duen pertsonaren nortasunaren araberako ñabardurak daude. Edertasuna egon daiteke, baita zatarkeria ere. Ez dauka hotza eta inpertsonala izan beharrik, askotan ezta efikaza ere. Iruzkinetan eta kodean bertan umorea ere egon daiteke... Behin baino gehiagotan barre algarak bota ditut lankideek utzitako oharrekin, baita haien sufrimenduarekin enpatizatu ere.

Joxan Oiz Arruti: Amazurtza (Euskara language, Txalaparta) 5 stars

Donostia, 1876ko ilbeltz elurtua. Karlisten bonbapean dago hiria, periodikoak egunero argitaratzen du zenbat pepino erori …

Eguerdiko bisita gidatua eta solasaldia bikain joan dira. Oso gomendagarria. "Hurrengoan ea lortzen dugun Ponsol-en dendara sartzea" esan du Joxan Oiz Arrutik. Beraz, badakizue, liburua gustuko baduzue adi egon deialdiei eta lehenbailehen izena eman, itxaron zerrendan geratu baita jendea. Horrekin zorrotzak dira, 25 lagunentzat zen bisita gehienez eta beste hainbeste entzungailu zeuden. Gainerakoak gogoarekin geratu behar.

Liburuaren kritika egin nuenean esan nuen Ponsolen abentura gehiago irakurri nahiko nituzkeela. Gaur idazleak gaia aipatu du eta atea irekita utzi du. Orain XX. mendean girotutako beste proiektu batekin dabil buru belarri, baina "zuek Amazurtza liburua oparitu jendeari eta..." :)

Joxe Azurmendi: Espainolak eta euskaldunak (Paperback, Euskara language, 1992, Elkar) 5 stars

Liburu hau ez da beste bat, beste asko bezalakoa. Joxe Azurmendiren saiakera guztiek pizten dute …

Pasarte gori-goriok honelaxe itzuli dituzte izen bakarrarekin Leizarraga deritzegun autore zaharrek.

— Espainolak eta euskaldunak by  (Page 124)

Ezjakintasunetik, horrekin zer esan nahi du Azurmendik, Leizarragaren lanen atzean hainbat itzultzaile daudela?

Joxe Azurmendi: Espainolak eta euskaldunak (Paperback, Euskara language, 1992, Elkar) 5 stars

Liburu hau ez da beste bat, beste asko bezalakoa. Joxe Azurmendiren saiakera guztiek pizten dute …

Joxe Azurmendi hil zenean aitortu nuen bezala orain arte ez dut bere liburu bakar bat ere irakurri. Jaso nituen gomendioetan oinarrituta Espainolak eta euskaldunak liburuari ekin diot. Oraingoz gustura, baina erromanizatu gabeko euskaldun barbaro honek eskertuko luke latinezko esaldien euskarazko itzulpena oin-ohar bezala edo eskura edukitzea. Institutuan urtebetez eman genuen latina ahaztua dut eta ezin askorik ulertu. mastodon.eus/@aldatsa/114796715895909538

Carles Mentuy Pijuan: La venjança de la Vall Fosca (Paperback, ca language, Edicions Xandri) 4 stars

Entretenitua, katalan pixkat ikasteko

4 stars

Irakurtzen hasi nintzenean aipatu nuen bezala katalan pixka bat ikasiz entretenitzea zen asmoa. Helburu horiek beteta. Hala ere, spoiler handirik egiteko intentziorik gabe kritika pare bat. Batetik, liburuaren hariak jira eta bira asko ematen ditu, eta harrapatu nau, baina aldi berean ez zait sinesgarria iruditu hainbesteko antolakuntza mafioso boteretsuak egotea herri txiki, itxuraz lasai, horietan. Bestetik, narratzaile orojakileegi eta berritsuegia jasangaitza egin zait, gehiegi sartzen da, gertatzen ari denaren inguruko iritziak ematen ditu... Adibidez, honela dio hasierako kapitulu baten amaieran: "Zalantzarik gabe, Gerard eta Nuriak ez daukate ideia izpirik ere non sartzen ari diren".