Mikel Iturbe (e)k Eneko Barberena Mondragon(r)en Suak erreko ez balu liburuaren kritika egin du (Amaiur)
Landan girotutako nobela beltz klasikoa
4 izar
Nobela beltz klasikoaren osagai asko dituen eleberria da hau: ikertzaile independentea, kolore guztietako polizia ustelak, kanpotik ikusteko zailak diren pertsonaien arteko dinamikak, eguraldi goibel eta iluna, detaileekiko ikusmira... gustura irakurtzeko modukoa. Hasieran lasaiago hasten den arren, abiada itzela doa hartzen nobela eta trama konplikatzen doan heinean kostatu egiten da liburua uztea. Bukaerarantz hari desberdinak fin josten ditu Barberenak, liburuari amaiera borobila emateraino. Aezkoa apenas ezagutzen duen irakurle honi, paraje hori gehiago ezagutzeko gogoa eman dit.