Itzuli

(e)k Carles Mentuy Pijuan(r)en La venjança de la Vall Fosca liburuaren kritika egin du

Carles Mentuy Pijuan: La venjança de la Vall Fosca (Paperback, ca language, Edicions Xandri) 4 izar

Entretenitua, katalan pixkat ikasteko

4 izar

Irakurtzen hasi nintzenean aipatu nuen bezala katalan pixka bat ikasiz entretenitzea zen asmoa. Helburu horiek beteta. Hala ere, spoiler handirik egiteko intentziorik gabe kritika pare bat. Batetik, liburuaren hariak jira eta bira asko ematen ditu, eta harrapatu nau, baina aldi berean ez zait sinesgarria iruditu hainbesteko antolakuntza mafioso boteretsuak egotea herri txiki, itxuraz lasai, horietan. Bestetik, narratzaile orojakileegi eta berritsuegia jasangaitza egin zait, gehiegi sartzen da, gertatzen ari denaren inguruko iritziak ematen ditu... Adibidez, honela dio hasierako kapitulu baten amaieran: "Zalantzarik gabe, Gerard eta Nuriak ez daukate ideia izpirik ere non sartzen ari diren".