Asier Iturralde Sarasola erabiltzailea Joxe Azurmendi(r)en Espainolak eta euskaldunak irakurtzen hasi da
Joxe Azurmendi hil zenean aitortu nuen bezala orain arte ez dut bere liburu bakar bat ere irakurri. Jaso nituen gomendioetan oinarrituta Espainolak eta euskaldunak liburuari ekin diot. Oraingoz gustura, baina erromanizatu gabeko euskaldun barbaro honek eskertuko luke latinezko esaldien euskarazko itzulpena oin-ohar bezala edo eskura edukitzea. Institutuan urtebetez eman genuen latina ahaztua dut eta ezin askorik ulertu. mastodon.eus/@aldatsa/114796715895909538
