Itzuli

(e)k Eneko Azedo(r)en Iraileko zazpi egun liburuaren kritika egin du (Ateko bandan, #68)

Eneko Azedo: Iraileko zazpi egun (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

Protagonista (emakume gazte bat), bere birraitonak egindako etxera doa bizitzera, Getxo eta Plentzia bitarteko kostan …

Iraileko zazpi egun erronkan gozatua

5 izar

Izenburuak dioen bezala, #IrailekoZazpiEgun liburuko kontakizuna iraileko lehen zazpi egunetan gertatzen da, atal bat eguneko. Modu berean irakurriz liburua denbora errealean bizitzeko erronka bota zuen @adurjokoa@mastodon.eus idazleak, bere mezua bultzatzen zutenen artean hiru liburu zozketatuz: mastodon.eus/@adurjokoa/115044912482695753

Esperientzia polita izan da. Liburua gozatu dut eta plazera izan da egunero beste irakurleen iruzkinak irakurtzea Fedibertsoan.

Iruzkin horietan behin baino gehiagotan aipatu nuen bezala liburuak momentu askotan "point and click" estiloko abentura grafikoak ekarri dizkit gogora. Horrelako bideo-joko bat garatzeko material egokia iruditzen zait.