Irakurtzen
Erabiltzailearen profila
Paperjalea, hemen euskarazko denetariko irakurketak.
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Beñat Irasuegi Ibarra(r)en liburuak
2026 urteko irakurketa-helburua
8% osatuta! Beñat Irasuegi Ibarra(e)k 12 liburutik 1 irakurri ditu.
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Mikel Urdangarin Irastorza(r)en Gizaberetxoak gara irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Dmitry Glukhovsky(r)en Metro 2033 irakurtzen hasi da (Metro, #1)
Irakurtzen hasi naiz, @EblaLiburudenda|n eskuratua. #ZiFi
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Borrero txiki bat irakurtzen hasi da
Torturaren gaira itzultzen da Xabier Mendiguren liburu honetan. Intxaurrondoko haurrak, Ion Arretxeren kontakizuna irakurri nuenetik grabatua gelditu zitzaidan irudi bat. Irakurtzeko prest.
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Carlos Taibo Arias(r)en Comprender Portugal irakurtzen hasi da
Portugaldik itzuli eta jaso nuen liburu hau irakurtzeko gomendio bizia, horretan ari naiz gustura.
Beñat Irasuegi Ibarra Blanca Urgell erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@blanca_urgell@mastodon.eus Gozatu dugu bidaia etxekoen road-trip estiloan. Toki, jende eta istorio ederrak ezagutu ditugu, eta nik irakurketa eklektikoak egiteko probestu dut :)
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea A. H. de Oliveira Marques(r)en Brevissima Historia de Portugal irakurtzen hasi da
Alex (e)k Carlos Taibo(r)en O feitiço das línguas liburuaren kritika egin du
Hizkuntzak hizpide
Aitortu behar dut kosta egin zaidala liburua irakurtzea. Hizkuntzagatik, batez ere. Tarteka saltoka ibili behar izan dut... edo ozenki irakurri, hobeto ulertzeko. Dena den, ongi.
Hiru arrazoi liburu hau irakurtzeko:
(1) Carlos Taiboren liburu bat da.
Gustukoa dut Carlos Taibo. Bi gai lantzen ditu nagusiki: deshazkundea eta ideia libertarioak. Entzun ere sarritan entzun ditut bere hitzaldiak. Gustatzen zait nola hitz egiten duen: pausatua, kadentzia ondo zainduz, baina ahotsa apenas aldatu gabe, den-dena ironiaz zipristinduz, etengabe galderak eginez...
(2) Hizkuntza-aniztasuna du hizpide.
Izan ere, garai batean Portugal estatu elebakar moduan sailkatu ohi zen (mirandesa kontuan hartzen ez zelako). Egun ezta hori ere! Liburuaren parterik handiena galegoaren eta portuguesaren arteko aferaz ari da. Apunte gutxi batzuk:
- Galegoa eta portugesa hizkuntza bera al dira? Jatorri bera duten bi hizkuntzak ala hizkuntza beraren bi aldaerak? Bakarra balira erabakiko bagenu, nola deitu? Izendatzea bera problematikoa izan daiteke: galegoa, portugesa, galego-portugesa, Galiziako portugesa.
- Portugesari buruz hitz …
Aitortu behar dut kosta egin zaidala liburua irakurtzea. Hizkuntzagatik, batez ere. Tarteka saltoka ibili behar izan dut... edo ozenki irakurri, hobeto ulertzeko. Dena den, ongi.
Hiru arrazoi liburu hau irakurtzeko:
(1) Carlos Taiboren liburu bat da.
Gustukoa dut Carlos Taibo. Bi gai lantzen ditu nagusiki: deshazkundea eta ideia libertarioak. Entzun ere sarritan entzun ditut bere hitzaldiak. Gustatzen zait nola hitz egiten duen: pausatua, kadentzia ondo zainduz, baina ahotsa apenas aldatu gabe, den-dena ironiaz zipristinduz, etengabe galderak eginez...
(2) Hizkuntza-aniztasuna du hizpide.
Izan ere, garai batean Portugal estatu elebakar moduan sailkatu ohi zen (mirandesa kontuan hartzen ez zelako). Egun ezta hori ere! Liburuaren parterik handiena galegoaren eta portuguesaren arteko aferaz ari da. Apunte gutxi batzuk:
- Galegoa eta portugesa hizkuntza bera al dira? Jatorri bera duten bi hizkuntzak ala hizkuntza beraren bi aldaerak? Bakarra balira erabakiko bagenu, nola deitu? Izendatzea bera problematikoa izan daiteke: galegoa, portugesa, galego-portugesa, Galiziako portugesa.
- Portugesari buruz hitz egiten dugunean, zertan hitz egiten dugu? Lisboako portugesa ala Miño ibaiaren ertzekoa. Penintsulakoa ala Brasilekoa? Ba al da nazioarteko portugesa? Continuum-aren ideia garrantzitsua da. Anekdota bat kontatzen du. Carlosek lagun bat du Rio de Janeiroko unibertsitate batean. Behin, telebistako debate bat jarri zien ikasleei: BNGko politikari bat (galiziakoa) eta Bloco de Esquerdas-eko beste bat (Lisboakoa). Ikasleei galdetu zien bietatik zein ari zen portugesez eta zein ez. Ikasleak bat etorri ziren BNGko politikaria zela portugesez ari zena; bestea, beste hizkuntza batean ari zen, antzekoa bazen ere.
- Interesgarria da erreintegrazionismoaren aldeko mugimendua. Egon da proiektu politiko bat, bi aldaerak elkarrengandik hurruntzea bilatu duena, bi herrien nortasuna ere elkarrengandik bereizteko. Erreintegrazionismoak, eten hori lehengoratzeko, galegoa portugesaren esparru komunikatibora hurbildu nahi du.
- Jarrerak bitan banatzen dira: isolazionistak eta erreintegrazionistak. Erreintegrazionismo moderatua (minimo batzuk) eta erradikala. Carlosen ustetan, erreintegrazionisten artean -isolazionisten artean ez bezala- hizkuntzari buruz asko dakien jendea dago. Ezker-eskuin ardatza ez dator beti bat erreintegrazionismo-isolazionismo adartzarekin... baina mugimendu libertarioa, historikoki, erreintegrazionismoaren aldekoa izan da beti.
- Ortografia ez da kontu hutsala... Nik neuk errazago irakurriko nukeen, galego normatiboan idatzita egon izan balitz... baina zailtasunak beste batzuek izango lukete.
(3) Bigarren izenburua "(pseudo)biografia linguistiko bat" delako.
Iruditzen zait (auto)biografia linguistikoak oso baliabide baliotsuak direla hizkuntzen egoera sozialean sakontzeko. Nire iritziz... honetan apurto bat motz geratu da liburua.
Madrilen jaioa, galiziarrak ditu gurasoak. Etxean gaztelaniaz hazia eta hezia. Galego-hiztun berria da. Ez du horretaz gehiegi kontatzen. Hizkuntzak maite ditu eta halako lilura bat nabaritzen zaio: hiztegiak eta hizkuntza ikasteko metodoak biltzen ditu. Ez nuen bere fazeta hori ezagutzen.
Akordatzen naiz Maite Puigdevall irakasleak ikastaro labur bat eman zuela biografia linguistikoei buruz. HIru bideotan geratu zen jasota interneten. Hemen:
youtu.be/DXdtqRuJ9TQ?feature=shared youtu.be/w1TMd8DCLMo?feature=shared youtu.be/tVcnjfPB_l8?feature=shared
Asier Iturralde Sarasola erabiltzailea R.F. Kuang (duplicate)(r)en Babel : Or the Necessity of Violence irakurtzen hasi da
Lehen 100 orriak irakurri ditut eta gozatzen ari naiz. XIX. mendearen hasieran txinatar gazte bat umezurtz geratzen da eta babesle misteriotsu batek Ingalaterrara eramaten du, inperioaren bihotzera. Inperio hori gure mundukoaren antzekoa da, baina fantasia puntu batekin. Ea nola jarraitzen duen, interesgarri dago!
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Raquel Varela(r)en Herriak du gehien agintzen irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Alison Bechdel(r)en Fun Home liburuaren kritika egin du
Fun home: Itakaren bila Pennsylvanian, edo komiki autobiografiko eder bat
5 izar
Itaka propioa du helburu komiki autobiografiko eder eta konplexu honek, denbora galdua berreskuratzea, erreferentziaz josia, eta ezagutza maila ezberdinetan irakurri eta ulertu daitekeena.
Literaturako lan eta egile konplexuenetakoak erreferentzia etengabean, Proust eta Joyce bereziki, familia harreman konplexuak, eta homosexualitatea bizi eta deskubritzeko bide ezberdin eta gatazkatsuaren inguruko aita-alaba harremana da Itakara bidea definitzen duena.
Spoilerra litzake, Itakara iristen den edo ez esatea, baina komikiaren egiturak, Pennsylvania eta New York arteko Mediterraneo itsasoa marrazten duela esan dezakegu. Umore beltz eta momentu pertsonal eta familiar zehatzez kontatua, adierazpen eta pentsamendu grafikoa oso aberatsa da.
Alabari oparitu nion komikia, eta nik irakurri dut aurretik (!). Etorkizuneko solasaldiak eraikitzeko balio duen tresna da.
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Alison Bechdel egilearen Fun Home irakurtzen amaitu du

Fun Home, Alison Bechdel, Danele Sarriugarte Mochales (itzultzailea)
Alison Bechdelek, bere memoria grafiko aitzindari eta arrakastatsuan, aita zenarekin izan zuen harreman zaila kontatzen du. Bruce Bechdel, pertsona urrun …
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Alison Bechdel(r)en Fun Home irakurtzen hasi da
Aspalditik irakurtzeko gogoz, eta gainera euskaraz daukagu.
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea R.F. Kuang(r)en La República del Dragón irakurtzen hasi da (The Poppy War, #2)
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Jule Goikoetxea Mentxaka(r)en Politeismo bastarta liburuaren kritika egin du
Buladak wikipediara
5 izar
'Politeismo bastarta' liburua amaitu dut lau irakurralditan, kasualitatez Angela Davisen urtebetetze egunean (kasualitaterik ez da).
Gozatu dut metafisika propioa, errealitate lurreratuenarekin eta teoria bastartarekin lotzen dituen road trip bizia.
Panteoia zabaldu didazu @Jule!
Orain Buladak Wikipedian agertzea erronka... 💪🏾



















