#irakurketak

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

da asteburu honetako nire irakurketa.

@aritzgalarraga|ren proposamena hurbila egin zait eta irakurtzeko gogoa piztu dit.

Lehen orrietan bi kointzidentzia biografiko:

1.- Gaztaño elurretan 1985. Elurte handiaren urtean behin baino gehiagotan igo ginen Arramendira elurretan jolastera (Ikastola itxita egon zen egun batzuetan) herriko haurrak, orduan Iztietan bizi banintzen ere, orain nire auzoa denera.

2.- Gure aiton-amonek Habana ontzian egin zuten ihes erbestera.

Gaur abiatzen dugun hamabost egunetako zer ikusi eta ezagutu erabakitzen egin ditut azken hilabeteetan. Batzuk osorik irakurri ditut eta beste batzuk dokumentatzeko edo partzialki.

Maletak prestatzean zailena beti zein liburu eraman eta zein ez. Oraingoan irizpidea izan da bidean osorik edo zatika irakurriko ditudan liburuak izatea. Dokumentazioa Wikipedian daramat.

[1/2 irudian] Etxean gelditzen direnak.

Mirentxu auzoko liburudendan abuztu honi ederki datozkion bi liburu eskuratu ditut, biak @katakrak54 argitaletxekoak.

[eus] Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara. Fatima Ouassak.

[cas] Monstruos, catastrofes y antropoceno. Una crítica poscolonial. Gaia Giuliani.

Bien irakurketen artean eta gure errealitate egunerokoarekin lotura handiak. Aldaketa klimatikoa, arrazakeria, faxismoa, migrazioak, ekologismoa, esperantza, hiriguneetako herritarrak,...


cc/ @hedoi_etxarte

'Jakobino Beltzak' (CLR James, 1938) irakurri ondoren:
https://en.wikipedia.org/wiki/The_Black_Jacobins
Nire ikasketa/jakin-min metodo heterodoxo eta auto-didaktak partzialki irakurriak nituen bi liburuetara ekarri nau berriro.

+ 'Buru Anitzeko Hidra' (Peter Linebaugh eta Marcus Rediker, 2000)
https://en.wikipedia.org/wiki/The_Many-Headed_Hydra

+ 'Hegel, Haiti eta Historia Unibertsala' (Susan Buck-Morss, 2009)
https://en.wikipedia.org/wiki/Susan_Buck-Morss#Hegel%2C_Haiti%2C_and_Universal_History_%282009%29

Irakurketa ildo honetan edozein gomendio, ongi etorria.

'Francis'
(Xabier Susperregi, 2023)

Deskantsu egun hauetan irakurri dudan liburuetako bat, aspalditik zerrendan nuena. Egilearen ikerketa pertsonala, poesia, ilustrazioak eta argazkiak uztartzen ditu. Oso berezia, baina murgildu nau.

Gure kalean zegoen Apolo diskotekan hil zuen Vicente Vadillo 'Francis' polizia batek, eta orduan urte bat banuen ere, beti izan dut gertaeraren kontzientzia gorputzean.

deitu eta erakutsi diguten eraikuntza historiko/politikoaren oinarriak ez dira diruditen bezain sendoak.

Historiaren kontakizuna ikuspegi anitz eta ez-linealetik egiteak izugarrizko balioa du, eta liburu hau zoragarria da ildo horretan.

'Occidente. Una nueva historia de una vieja idea' Naoíse Mac Sweeney historialariarena.

tokiarekin lotzean, bereziki gozatzen dut. Hemen, Ampurieseko hondartzan, kai grekoaren ondoan.