#komikia

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

ospatu nahi dut euskarazko komikiaren ildoa erakutsi zidan saila ospatuz eta euskarara ekarri zutenei eskerrak emanez.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Tintinen_abenturak

Gaur egun oso irakurri zalea ez den seme txikiari gauero irakurtzeko gogoa piztu zaio Tintinekin, eta ni hamaikagarrenez Irakurtzen ari naiz. Mila esker!

Aurten oporretan museoan egon gara etxekoak, Louvain-la-Neuve herri bitxian. Bisita gomendagarria @ileturia lagun komikizaleak egina.

Ostiralean Douamont-en (Verdun) egon nintzen etxekoekin, |ren basakeria eta hilketa industriala azaldu nahian. Zaila.

Nahiko inpresionatua pasa nuen eguna, hainbeste irakurri dut horri buruz... eta horren zulatua ikusi daiteke oraindik lurra han bertan, ez dago metro karratu bakarra kraterrik gabe.

Hala ere benetan zer izan zen ulertzera iristeko fikzioa ezinbestekoa da, asko dago zirrara sortzen duena.

Latzena denetan nire ustez Tardiren da, gaur berriro irakurri dut:

Luddites, Books & Wine izeneko liburudendarekin topo egin genuen atzo Antwerp-en.
Ederra.
https://www.luddites.be/

Izenari kasu eginez, teknologia gozagarriak aldarrikatzen dituen proiektu konspiratzailea da, beste teknologia batzuk suntsitu, edo behintzat momentu batez alde batera uztea errazten duena.
Feat. @txerren
https://www.berria.eus/komunikazioa/analisia-komunikazioa/gu-eta-teknologia_2162868_102.html

Duela gutxi irakurritako CLR James-en 'Jakobino Beltzak' saiakeran oinarritutako 'Touissant Louverture' erosi nuen.

Mitoak birpentsatzea

Milurtekoak joan milurtekoak etorri, Troiako gerraren oihartzuna ez da kultura popularrean isiltzen. Horra hor, adibidez Balea Zuriaren 2025eko euskarazko argitalpena. Haurrak gineneko TVEn emandako atalezko antzerkia, gazte garaiko France 3.ko Ulysse 31 ala heldutasunean R3ko saioak gogoangarriak ahaztu gabe. Ez aipatzearren serie eta pelikula ugari, berriena laster zuen ekranetan.

Abentura eta dramaren gaindi, Odiseoren itzulerako bidaia barne-bidaiaren alegoria bihurtu da, eta Itaka ezin atzemandako helburutzat jotzen ohi da, bizitzaren beraren metafora. Kavafisen poema da horren gailurra; gurera Muguruzak Itaka berriro ekarri zuen. Jean Harambatek hara abiatu zen ere Ulysse: les chants du retour (Actes Sud, 2014) komikian.

Historia eta mitoa erkatu dituzten lanak kontaezinak dira. Schliemann horretaz baliatu zen Ilion zaharra topatzeko; eta lan berri bi baino ez aipatzearren Robin Lane Fox (2024) edo John Freely (2014) ekarriko ditugu gogora. Oso berezia da, era berean, Mediterraneoko zibilizazio zaharrari buruzko Pedro Olallaren Palabras del Egeo (Acantalado, 2022) maisu lana. …