Udarako roadtripetik ekarritako azken mozkinak bukatu zaizkigu.
Agur eta ohore!😍🌾
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Udarako roadtripetik ekarritako azken mozkinak bukatu zaizkigu.
Agur eta ohore!😍🌾
Kaixo Viena, agur Viena 😅
#bidean
#EuskalKomikiarenEguna ospatu nahi dut euskarazko komikiaren ildoa erakutsi zidan #Tintin saila ospatuz eta euskarara ekarri zutenei eskerrak emanez.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Tintinen_abenturak
Gaur egun oso irakurri zalea ez den seme txikiari gauero irakurtzeko gogoa piztu zaio Tintinekin, eta ni hamaikagarrenez Irakurtzen ari naiz. Mila esker!
Aurten oporretan #Hergé museoan egon gara etxekoak, Louvain-la-Neuve herri bitxian. Bisita gomendagarria @ileturia lagun komikizaleak egina.
Bidai honetako bilana gure solasa entzun (bai bost gara etxekoak eta tokiko standarra baina altuago entzuten zaigu) eta interesez nongoak garen galdetzen digutenean:
+ Basque Country = 0 (inork ez daki zertaz ari garen, EAJk erridikulua egiten du bere izenen kontuarekin).
+ Pays Basque = Pays Bas = 0 (Erbeheretarrak garela uste dute frantses hiztunek eta herbeheretarrei ez die kuadratzen)
+ Baskenland = 10 📈 (Arrakasta)
Beti emozionatzen naiz frantziatik Baionara jeistean Pirinioak ikusten diren momentuan. Gainera egin dugun 3000 kilometroetan ez dugu horrelako mendirik ikusi 😍
Luxenburgotik kanpinera bidean geldialdia Orvalgo abadian, eta mozkin biltzea (gazta eta garagardoa).
https://eu.wikipedia.org/wiki/Orvalgo_abadia
Bihar Sedan eta Verdun.
Saint Hubert eta Bastogne artean pasa dugu goiza, Ardenetako guduan naziek bretxa egin zuten eremuan.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Ardenetako_Gudua
Arratsaldea Luxenburgo hirian.
'Bildots mistikoa' artelana ikusten egon gara etxekoak ordubete baina gehiago Genteko katedralean.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Bildots_mistikoa
Katedrala itxi zain egon gara van Eyck anaien poliptiko ederra nola ixten den kontenplatzeko. Ikusten den azkena bildotsa bera da [bideoa]. Momentu transzendentea.
[Por zierto, bada jendea dioena horrelako tokietan haurren presentzia mugatu behar dela, ba gure txikiena, zazpi urte, ez da lasaiago egon egun osoan. Etxeko denek gozatu dugu]