Kritikak eta Iruzkinak

Beñat Irasuegi Ibarra

birasuegi@paperjale.eus

duela 3 urte, 7 hilabete(e)an batu zen

Paperjalea, hemen euskarazko denetariko irakurketak.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Aritz Galarraga Lopetegi(r)en Izan gizona liburuaren kritika egin du (Patrika, #5)

Aritz Galarraga Lopetegi: Izan gizona (Paperback, euskara language, Alberdania) 4 izar

Simone de Beauvoirrek esan bazuen emakumeak ez direla emakume jaiotzen, emakume bilakatzen direla, gauza bera …

Gizon izateko bideak

4 izar

Biografia xume bat, gizon izatearen eraikuntza markatzen duten zenbait momentu eta bizipenetatik kontatua. Interes handiz irakurri dut, hainbat elementuetan koinzidente eta beste batzuetan ezberdin, baina gizon eredu hegemonikoaren eraikuntzaren momentu deserosoenak aztertuz. Generazio berdinekoak izaki, kezka, zalantza eta bizipenak oso hurbilak egin zaizkit.

Eskertzekoa da biografia genero eraikuntzaren inguruan ardaztea, beharrezko ariketa gu gizonentzat, bestelako gizontasun bat eraikitzeko, edo bidean egin duguna errebisatzeko.

Eta orain zer egin? Uste dut gutako bakoitzak etxeko lanak egiteko ditugula oraindik.

(e)k Hergé(r)en Ilargira bidean liburuaren kritika egin du (Tintinen abenturak, #16)

Prestatzea ere dibertigarria izan daiteke

5 izar

Marailla. Tintinen album onenetako bat, hauek kategorizatzea posible baldin bada. Hergeren estilo klasikoan, zientzia, lagunartea, misterioa eta geopolitika nahasten dituen istorio entretenigarria, bidaiarako prestaketa luzea motz eta dibertigarri egiten duena. Azken aldiz duela 30 urte irakurri nuen, eta ez da gu bezala zahartu.

erabiltzailea Aritz Galarraga Lopetegi(r)en Izan gizona irakurtzen hasi da (Patrika, #5)

Aritz Galarraga Lopetegi: Izan gizona (Paperback, euskara language, Alberdania) 4 izar

Simone de Beauvoirrek esan bazuen emakumeak ez direla emakume jaiotzen, emakume bilakatzen direla, gauza bera …

Sarean liburu honen argitalpena ikustean atentzioa eman zidan, badelako bereziki helduaroan kezkatu nauen gaia, nire gizon biografia errebisatu, eta bizitzan inkomodoak egin zaizkidan hainbat gertaera eta nire izaeraren parteak aztertzera eraman nauena. Uste dut bide horretan dabilela @aritzgalarraga@mastodon.eus liburu honetan. Irakurri eta esango dizuet.

Bestalde bi koinzidentzia biografiko kurioso Aritzekin, elurtean jolasean Gaztaño auzoan 1985, eta gure aiton-amonak Habana ontzian erbestera joanak.

Gogoz irakurriko dut asteburu honetan. #IzanGizona

(e)k Iñigo Roque(r)en Zazpigarren gizona(r)i buruzko iruzkina egin du

John Berger, Jean Mohr, Iñigo Roque: Zazpigarren gizona (Paperback, euskara language, Katakrak liburuak) Baloraziorik ez

1975ean argitaratu zen aurrenekoz Europako migrazioari buruzko ikerketa hau. John Bergerren hiru diziplinak elkartzen dira …

(e)k Hedoi Etxarte(r)en Izen baten promesa liburuaren kritika egin du (Narratiba, #158)

Hedoi Etxarte: Izen baten promesa (Hardcover, euskara language, Susa) 4 izar

Aitor Etxarte Berezibarren hiletan oihukatutako akats batek —Gora Liga Komunista Iraultzailea!— idazlearen aitaren gaztaroko jendea …

Dolua eta memoria oinordetzaren pisuaz konturatzeko

5 izar

Gogorra egin zait irakurketa, baina oso azkar amaitu dut irakurtzen. Aitor ezagutu nuen eta Hedoi ezagutzen dut, baina Pandemiak agurtzeko aukera ere kendu zigun, eta egin beharreko bidea egin dut Aitorren heriotzaz gehiago jakiteko eta Hedoi lagunaren dolu prozesua ulertzeko.

Bidean, bi ildoetan ikasteko aukera izan dut. Alde batetik beste Iruñerri bat ezagutu dut 1970eko hamarkadako Liga Komunista eta inguruko bestelako erakundeen militanteen ahots indibidual eta kolektibotik gordin eta zehatz kontatua. Ezagutzen ez nuen Iruñerri bat militantzia komunista erradikalaren betaurrekoetatik, eta bizitza eta tokien gaur egungo errepasotik.

Bestetik oinordekotza, politikoa eta intimoa aldi berean, jasotzearen pisua eta ardura, Hedoik jaso duela sentitzen duena, Aitor eta Pilarrengandik, baina baita ezagutu ez dituen beste askorengandik. Nire burua errekonozitu dut lehen aldiz berdin, beste hari batzuetan oinordekotzaren pisuarekin.

Doluari buruzko liburua ere bada, azkarregi joan denaren memoria eginez egindakoa, oinordekotzaren bitartez bidea egiten jarraituko duen dolu bati buruzkoa.

erabiltzailea Hedoi Etxarte(r)en Izen baten promesa irakurtzen hasi da (Narratiba, #158)

Hedoi Etxarte: Izen baten promesa (Hardcover, euskara language, Susa) 4 izar

Aitor Etxarte Berezibarren hiletan oihukatutako akats batek —Gora Liga Komunista Iraultzailea!— idazlearen aitaren gaztaroko jendea …

Donostiako aurkezpenean egon naiz, aurkezpena bikaina izan da, hunkigarria ere. Hedoi laguna dut, eta Aitor bere aita, liburu honen protagonista nagusia ezagutu nuen. Gogoz irakurriko dut.