Alex (e)k Carlos Taibo(r)en O feitiço das línguas liburuaren kritika egin du
Hizkuntzak hizpide
Aitortu behar dut kosta egin zaidala liburua irakurtzea. Hizkuntzagatik, batez ere. Tarteka saltoka ibili behar izan dut... edo ozenki irakurri, hobeto ulertzeko. Dena den, ongi.
Hiru arrazoi liburu hau irakurtzeko:
(1) Carlos Taiboren liburu bat da.
Gustukoa dut Carlos Taibo. Bi gai lantzen ditu nagusiki: deshazkundea eta ideia libertarioak. Entzun ere sarritan entzun ditut bere hitzaldiak. Gustatzen zait nola hitz egiten duen: pausatua, kadentzia ondo zainduz, baina ahotsa apenas aldatu gabe, den-dena ironiaz zipristinduz, etengabe galderak eginez...
(2) Hizkuntza-aniztasuna du hizpide.
Izan ere, garai batean Portugal estatu elebakar moduan sailkatu ohi zen (mirandesa kontuan hartzen ez zelako). Egun ezta hori ere! Liburuaren parterik handiena galegoaren eta portuguesaren arteko aferaz ari da. Apunte gutxi batzuk:
- Galegoa eta portugesa hizkuntza bera al dira? Jatorri bera duten bi hizkuntzak ala hizkuntza beraren bi aldaerak? Bakarra balira erabakiko bagenu, nola deitu? Izendatzea bera problematikoa izan daiteke: galegoa, portugesa, galego-portugesa, Galiziako portugesa.
- Portugesari buruz hitz …

- Portugesari buruz hitz egiten dugunean, zertan hitz egiten dugu? Lisboako portugesa ala Miño ibaiaren ertzekoa. Penintsulakoa ala Brasilekoa? Ba al da nazioarteko portugesa? Continuum-aren ideia garrantzitsua da. Anekdota bat kontatzen du. Carlosek lagun bat du Rio de Janeiroko unibertsitate batean. Behin, telebistako debate bat jarri zien ikasleei: BNGko politikari bat (galiziakoa) eta Bloco de Esquerdas-eko beste bat (Lisboakoa). Ikasleei galdetu zien bietatik zein ari zen portugesez eta zein ez. Ikasleak bat etorri ziren BNGko politikaria zela portugesez ari zena; bestea, beste hizkuntza batean ari zen, antzekoa bazen ere.
- Interesgarria da erreintegrazionismoaren aldeko mugimendua. Egon da proiektu politiko bat, bi aldaerak elkarrengandik hurruntzea bilatu duena, bi herrien nortasuna ere elkarrengandik bereizteko. Erreintegrazionismoak, eten hori lehengoratzeko, galegoa portugesaren esparru komunikatibora hurbildu nahi du.
- Jarrerak bitan banatzen dira: isolazionistak eta erreintegrazionistak. Erreintegrazionismo moderatua (minimo batzuk) eta erradikala. Carlosen ustetan, erreintegrazionisten artean -isolazionisten artean ez bezala- hizkuntzari buruz asko dakien jendea dago. Ezker-eskuin ardatza ez dator beti bat erreintegrazionismo-isolazionismo adartzarekin... baina mugimendu libertarioa, historikoki, erreintegrazionismoaren aldekoa izan da beti.
- Ortografia ez da kontu hutsala... Nik neuk errazago irakurriko nukeen, galego normatiboan idatzita egon izan balitz... baina zailtasunak beste batzuek izango lukete.
(3) Bigarren izenburua "(pseudo)biografia linguistiko bat" delako.
Iruditzen zait (auto)biografia linguistikoak oso baliabide baliotsuak direla, hizkuntzen egoera sozialean sakontzeko. Nire iritziz... honetan apurto bat motz geratu da liburua.
Madrilen jaioa, galiziarrak ditu gurasoak. Etxean gaztelaniaz hazi eta hezia. Galego-hiztun berria da. Ez du horretaz gehiegi kontatzen. Hizkuntzak maite ditu eta halako lilura bat nabaritzen zaio: hiztegiak eta hizkuntza ikasteko metodoak biltzen ditu. Ez nuen bere fazeta hori ezagutzen.
Akordatzen naiz Maite Puigdevall irakasleak ikastaro labur bat eman zuela biografia linguistikoei buruz. HIru bideotan geratu zen jasota interneten. Hemen:
youtu.be/DXdtqRuJ9TQ?feature=shared youtu.be/w1TMd8DCLMo?feature=shared youtu.be/tVcnjfPB_l8?feature=shared