Erabiltzailearen profila

Beñat Irasuegi Ibarra

birasuegi@paperjale.eus

duela 3 urte(e)an batu zen

Paperjalea, hemen euskarazko denetariko irakurketak.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Beñat Irasuegi Ibarra(r)en liburuak

Irakurtzeko (26 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen (29 guztiak ikusi)

2026 urteko irakurketa-helburua

Beñat Irasuegi Ibarra(e)k 12 liburutik 0 irakurri ditu.

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta

(e)k Joseba Gabilondo(r)en España postimperial liburuaren kritika egin du

Joseba Gabilondo: España postimperial (Paperback, castellano language, La Vorágine) 5 izar

¿Qué pasaría si la nación, o los intentos de constituir una nación española, fueran un …

Irakurtzekoa

Baloraziorik ez

Sekulako liburu puska iruditu zait Joseba Gabilondoren hau eta ondorioz poliki-poliki irakurri beharrekoa. Gako asko ditu. Galdera askorentzako erantzunak. Une ezberdinetan sortutako mugimenduen izendatze egoki eta analisi luze eta zorrotzak. Finean, kontatzen digu nola Espainiak, bai politikan eta bai kulturan berrezartzen duen bere inperioa behin eta berriz modu histeriko eta sistematikoan. Bukatzeko, etorkizun berrezartuezin bat aurreikusiten du.

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta
Jan Morris: Trieste o el sentido de ninguna parte (Paperback, castellano language, Gallo Nero) 5 izar

«Lo llamo el efecto Trieste, como si durante un breve instante proverbial me hubiera escapado …

Maximilianoren gaztelutik

5 izar

Miramaren amaitu dut Jan Morris idazle eta kazetari galestarraren 'Trieste', kronika historiko, literario eta pertsonala . Oso gustora irakurri dut, bereziak Triesteko hainbat anekdotagatik, eta gaur egungo izaera melankoliko post-inperialaren argazkiagatik. #Trieste #irakurketak #JanMorris #Miramare

erabiltzailea Irene Hurtado de Saratxo Mendieta (itzultzailea)(r)en Poesia kaiera irakurtzen hasi da (Munduko Poesia Kaierak, #48)

Pier Paolo Pasolini, Irene Hurtado de Saratxo Mendieta (itzultzailea): Poesia kaiera (Paperback, euskara language, 2023, Susa literatura)

Poesia kaiera,  , (Munduko Poesia Kaierak, #48)

Poeta, nobelagile, zinema-zuzendari, pentsalari, kazetari eta irudigile, poesia Pier Paolo Pasolinik bere sormen-lanen ernamuin eta helmuga. Bi hizkuntza erabili zituen …

Anjel Lertxundi: Italia, bizitza hizpide (Paperback, Euskara language, Alberdania) 5 izar

Ikasle garaiak bizi izan zituen Lertxundik Italian, 60ko azken urteetan. Hango egonaldiak eragin handia izan …

Literatura akuilu duen bidaiaren kronikak

5 izar

Laster Triestera egingo dugun bidaiarako irakurketa eta erreferentzien bilaketa eklektikoan, gogoratu nintzen Anjel Lertxundik duela urte mordo bat Berrian idatzi zituela Italiara egindako bidaia baten kronikak. Berria egunkarian argitaratu zituen, baina ondoren Alberdania eta Berriaren artean liburu formatuan ere kaleratu zen, eta banekien etxeko liburutegian nonbait banuela. Bidai kroniken apalean aurkitu eta berehala hasi nintzen irakurtzen.

Literatura ardatz, Italia Iparraldean egindako bidaiaren kronikak dira, modu arinean kontatutako bidaia, erreferentziaz betea. merezi du bidaiak prestatzeko, edo italiarzale eta literatura zaleontzat etxetik mugitu gabe bidaiatzeko.

Aosta, Padua, Venezia eta Triesten behintzat jarraituko ditugu Anduren pauso eta kontakizunak.

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta

(e)k Donna Leon(r)en El huevo de oro liburuaren kritika egin du

Donna Leon: El huevo de oro (2013, Seix Barral) 3 izar

Veneziako klaseak

3 izar

Guido Brunetti komisarioaren sail osoa irakurtzen daramat urte batzuk eta hau tokatzen zen, juxtu lehen aldiz Veneziara joan aurretik. Ez da saileko onenetakoa, esango nuke nahiko kaxkarra dela, bereziki erlijiotasunna txertatzen saiatzen denean. kasua ere orain arteko predezibleenetakoa.

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta
Erri De Luca: Las reglas del Mikado (Gaztelania language, Seix Barral) 5 izar

Un encuentro fortuito puede entrelazar dos vidas para siempre a pesar de la distancia.

Ella …

Mikado jokoaren kapak, elkarrizketak eta harremanak

5 izar

Erri de Lucaren liburu ederra. Beste liburu eder bat. Askotan bezala mendia, harremanak eta kapa ezberdinetan murgiltzen doan istorioa, gizon 'zahar' bat et neska ijito gazte baten artean, Eslovenia eta Italia arteko mendietan hasi eta Gradoko portuan Adriatikoraino. Denboran Mikado jokoaren arauetan barna luzatzen dena. Bi egunetan irakurri dut, gozatuz.

Anjel Lertxundi: Italia, bizitza hizpide (Paperback, Euskara language, Alberdania) 5 izar

Ikasle garaiak bizi izan zituen Lertxundik Italian, 60ko azken urteetan. Hango egonaldiak eragin handia izan …

Triesteruntz egingo dugun biderako irakurgai bila nenbilela aurkitu dut etxeko liburutegian. Gogoan dut kronika hauetakoren bat irakurri izana Berria egunkarian, orain bidea hasi aurretik osorikirakurriko dut. #bidean #Trieste

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta
Kermit Pattison: Hombres fósiles (Paperback, castellano language, Capitán Swing) 4 izar

En 1994, un equipo dirigido por el legendario cazador de fósiles Tim White descubrió un …

Gizonkeria lehen gizakiaren bila

4 izar

Datu zientifikoz jositako liburua irakurtzeko trama interesgarria sortzen du egileak, "lehen gizakiaren" bila sortu ziren ezin ikusi eta gatazka zientifiko eta pertsonalak kontatuz. momenturen batean trama errepikakorra eginez, saiakera periodistikoaren estilo anglosaxoian, baina amaiera arte gustura irakurtzen dena. Zientziaren historiaren gizonkeri gatazkak argi uzten ditu, talka zientifikoaren erdian, 'Lucy' eta 'Ardi' erdian, darwinismotik zetorren "tximu-gizakia" demuntatuz.

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta
avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta
Joseba Gabilondo: España postimperial (Paperback, castellano language, La Vorágine) 5 izar

¿Qué pasaría si la nación, o los intentos de constituir una nación española, fueran un …