Alison Bechdelek, bere memoria grafiko aitzindari eta arrakastatsuan, aita zenarekin izan zuen harreman zaila kontatzen du.
Bruce Bechdel, pertsona urrun eta zorrotza, ingeles-irakaslea zen, bai eta herriko ehorztetxearen zuzendaria ere —Alisonek eta gainerako senideek “Poz-etxea” deitzen zioten ehorztetxeari—. Unibertsitatera iritsita, Alisonek, lesbiana zela esan ostean, aita ere gaya zela deskubritu zuen. Aste gutxiren buruan, aita hil egin zen, eta misterio bat utzi zion alabari oinordetzan, argitu zezan.
Komikilariaren eskutan, historia pertsonala sotiltasun eta botere itzeleko kontakizun bilakatzen da; indar kontrolatuz idatzita dago, bai eta umorez, erreferentzia literario aberatsez eta xehetasun bihotz-haustailez jantzita ere.
Idazlea ezagutzen dot. Nire ikaskeekaz bere liburuak irakurten negaban.👏👏👏
Ez neban Mascarell ezagutzen eta hori liburu hau 16na dala! Gustatu jat!!! Poliziaka dan nobela bat benetan emon dan historiako gertaera baten.
Merezi dau!
«Altzariak umeen modura zaintzen zituen, eta umeak, berriz, altzari gisa hartzen» horrela laburbiltzen du Alisonek bere aitak eurekiko zuen erlazioa (14. or.). Aspalditik aparkatuta neukan komikia oso irakurketa gozagarria suertatu da, erreferentzi literarioz beterik; kapitulu bakoitzeko izenburuak eta tonuak libururen batera daroatzu (hasieran aipatzen diren itzulpenetan faltan bota dut hain edizio politan argitaratu zen Kenneth Grahameren "Haizea sahats artean") eta kutsu nostalgikoa gailentzen zaio 'zorren kitapen' antzeko honi.
Oso gomendagarria eta oso edizio ona (zein ona den Danele itzulpenetan, bere DFWen liburu baten itzulpena dut zain udagoienerako eta egilea oso gustokoa ez badut ere, ziur nago hizkuntza aldetik marabilla bat izango dala). Orriak hain finak dira behin baino gehiagotan atzera egin behar izan dudala bi batera pasatu ditudalako eta ez nuelako ezer ulertzen.
Fun home: Itakaren bila Pennsylvanian, edo komiki autobiografiko eder bat
5 izar
Itaka propioa du helburu komiki autobiografiko eder eta konplexu honek, denbora galdua berreskuratzea, erreferentziaz josia, eta ezagutza maila ezberdinetan irakurri eta ulertu daitekeena.
Literaturako lan eta egile konplexuenetakoak erreferentzia etengabean, Proust eta Joyce bereziki, familia harreman konplexuak, eta homosexualitatea bizi eta deskubritzeko bide ezberdin eta gatazkatsuaren inguruko aita-alaba harremana da Itakara bidea definitzen duena.
Spoilerra litzake, Itakara iristen den edo ez esatea, baina komikiaren egiturak, Pennsylvania eta New York arteko Mediterraneo itsasoa marrazten duela esan dezakegu. Umore beltz eta momentu pertsonal eta familiar zehatzez kontatua, adierazpen eta pentsamendu grafikoa oso aberatsa da.
Alabari oparitu nion komikia, eta nik irakurri dut aurretik (!). Etorkizuneko solasaldiak eraikitzeko balio duen tresna da.
Graziosoa da izenburua... Bitxia da funeraria bati (Funeral House) poz-etxea (Fun Home) deitzea ;-)
Ez naiz nobela grafikoen zale. Tarteka zeozer irakurtzen dut baina oso gauza berezia izan behar du. Ohiko nobeletan baino errazago deskontzentratzen naiz... Kasu honetan, gainera, behin baino gehiagotan galdu naiz erreferentzia literarioetan. Literatura anglosaxoia ez da nire fuertea. Izenburuak ezagutu bai... baina irakurri gabeak ditut gehienak (edo aspaldian irakurriak). Deigarria egin zait horrenbeste izenburu agertzea.
Halere gustura irakurri dut. Iruditu zait hainbat plano agertzen direla liburuan eta horrek bizitasuna ematen diola.
Aitaren homosexualitate izkutua eta ez horren izkutua kontatzen du. Alisonek berak noiz erabaki zuen lesbiana zela (lehenagotik bazekien ere). Bere lehen hilekoa. Bere aitarekiko harreman konplikatuak eta etxeko giro "toxikoa". Gustatu zait lagunei bere aitaren heriotzaren berri nola ematen die: "... a, bai. Eta aita hil egin da. Kamioi batek harrapatu du (barrezka)..." Normala lagunek ez sinistea!
Diarioaren istorioa ere gustatu zait. Esaten dutenez, diario …

Diarioaren istorioa ere gustatu zait. Esaten dutenez, diario bat idaztea bizitzaren metafora da: bizi duzuna edo bizi duzunetik kontatu nahi duzuna. Bitxia da Alisonek diaroarekin duen harremana: zer kontatu eta zer izkutatu (badaezpada). Baita bertan idatzen duena "modulatu" beharra ("nik uste" muletilla gehituz), edo idatzi ondoren orban baten bidez estaltzea ere.
Bitxia egin zait istorioa antolatzeko modua. Kapituluek kiribil baten moduan funtzionatzen dutela iruditu zait: beste leku eta garai batean hasi bai, baina leku berdinera iristen dira (aitarekiko harremanetara).
Ez da normalean hautatuko nukeen liburu bat... baina gustura irakurri dut.