Itzuli

(e)k Alison Bechdel(r)en Fun Home liburuaren kritika egin du

Alison Bechdel, Danele Sarriugarte Mochales (itzultzailea): Fun Home (GraphicNovel, Euskara language, Txalaparta) 5 izar

Alison Bechdelek, bere memoria grafiko aitzindari eta arrakastatsuan, aita zenarekin izan zuen harreman zaila kontatzen …

Fun home: Itakaren bila Pennsylvanian, edo komiki autobiografiko eder bat

5 izar

Itaka propioa du helburu komiki autobiografiko eder eta konplexu honek, denbora galdua berreskuratzea, erreferentziaz josia, eta ezagutza maila ezberdinetan irakurri eta ulertu daitekeena.

Literaturako lan eta egile konplexuenetakoak erreferentzia etengabean, Proust eta Joyce bereziki, familia harreman konplexuak, eta homosexualitatea bizi eta deskubritzeko bide ezberdin eta gatazkatsuaren inguruko aita-alaba harremana da Itakara bidea definitzen duena.

Spoilerra litzake, Itakara iristen den edo ez esatea, baina komikiaren egiturak, Pennsylvania eta New York arteko Mediterraneo itsasoa marrazten duela esan dezakegu. Umore beltz eta momentu pertsonal eta familiar zehatzez kontatua, adierazpen eta pentsamendu grafikoa oso aberatsa da.

Alabari oparitu nion komikia, eta nik irakurri dut aurretik (!). Etorkizuneko solasaldiak eraikitzeko balio duen tresna da.