mikelgs (e)k Koldo Izagirre(r)en Zaldi bat ihes garrezko zelaian liburuaren kritika egin du
Denboraren makina dira kronikak
4 izar
Historiako beste garai batera eramaten zaituzte kronikek. Euskara garbizalea nabaritu dut lehen kroniketan, adibidez. Asmatu ziren hitz haietako batzuekin. Baina ez zait deserosoa ere suertatu. "Oldoztu" hitzaren maiztasunak harritu nau, ez dakit asmatua den, "pentsatu" esan nahi omen du.
Koldo Izagirrek bildu ditu aurkitzeko zailak ziren testu (historiko + literario) hauek eta Berria eta Argian bertan egindako elkarrizketak interesgarriak dira. Baita Gorka Bereziartuaren hitzaurrea ere, kronikak balioesteko.
Kapitulu motz-motzak bezala dira, batzuk ez zaizkit gustatu, baina gehienak bai. Batzuekin flipatu ere egin dut (baina ez dut esan nahi zeintzuekin... 😄). Gomendagarria!