Iñigo Ibarra (e)k Zeruaren margolaria puntuatu du: 5 izar

Zeruaren margolaria, Saioa Maritorena
Urtzi zerua margotzeaz arduratzen den langile bat da. Egunero margotzen ditu egunsentiak, zeru urdinak eta gauak. Gustuko du bere lana, …
Gustuko liburuak ekarriko ditut bertara. Modu batera edo bestera, bihotzean, koxk egin didaten horiek. 🥰 Bai, badakit, puntuazio bera eman arren, badakit guztiak ez daudela maila berean. Ez direla liga berekoak. Kontua da, bakoitzak bere neurrian nire barrenak mugitu dituela. Eta bakoitzak puntuazio altua merezi duela bere kategorian. 🌿
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Urtzi zerua margotzeaz arduratzen den langile bat da. Egunero margotzen ditu egunsentiak, zeru urdinak eta gauak. Gustuko du bere lana, …

Urtzi zerua margotzeaz arduratzen den langile bat da. Egunero margotzen ditu egunsentiak, zeru urdinak eta gauak. Gustuko du bere lana, …

Austria hegoaldean gaude, Jugoslavia zenaren muga-mugan, eslovenieraz hitz egiten duen eta alemanez hozta-hozta moldatzen den landa-inguruneko komunitate batean. Emakume batena …

Austria hegoaldean gaude, Jugoslavia zenaren muga-mugan, eslovenieraz hitz egiten duen eta alemanez hozta-hozta moldatzen den landa-inguruneko komunitate batean. Emakume batena …

Sorginak Anotzibarren? Aspaldiko kontuak dira hauek, XVI. mendekoak. Aspaldikoak dirudite, baina ez dira hain aspaldikoak ere, bospasei amatxi baino ez …

Urtzi zerua margotzeaz arduratzen den langile bat da. Egunero margotzen ditu egunsentiak, zeru urdinak eta gauak. Gustuko du bere lana, …

Austria hegoaldean gaude, Jugoslavia zenaren muga-mugan, eslovenieraz hitz egiten duen eta alemanez hozta-hozta moldatzen den landa-inguruneko komunitate batean. Emakume batena …
Ohi bezala, Mendigurenen berria oso liburu ona da. Gustatu zait, eta nola gainera; esaterako, konparazioekin jolasten duen modua. Nola zukutzen dituen azken tantaraino, itxuraz konparazio ahulak direnak, azken-azkenean eta ñabarduraz ñabardura, hostoak kenduz eta kenduz beren egokitasuna agerian utzi arte. Izan Nazien buru baten aurkakoarekin edo izan Tolaretxeko setioarekin. Edo argudio serioak zehaztasunen zehaztasunez, akaso, topikoek azaldu bezalaxe ez direla erakusterainoko duen doia: lau talde etnikoen atalean, adibidez. Edo egia absolutuen erdipurdiko egietarako iraulia nola tolesten duen hainbat aldiz. Finean, nola bihurtu duen kazetaritza lan bat literatur kontakizun hizkuntzarekin jolastuz eta bihurrikerian arituz. Eskerrik asko, arrastorik ere ez genekienoi, gertakari latz honen berri emateagatik.

Donostian, 1991ko abuztuaren 17an, Aste Nagusiko larunbat goizean, Guardia Zibilak inguratu egin zuen Morlans auzoko Tolaretxe etxea, eta tiroka ekin …

Donostian, 1991ko abuztuaren 17an, Aste Nagusiko larunbat goizean, Guardia Zibilak inguratu egin zuen Morlans auzoko Tolaretxe etxea, eta tiroka ekin …
Noraren idazki oro da eder estilo aldetik eta hausnar-une handi edukieran; eta halatsukoa da Hezitopia: proposamen indartsu bat. Aitortu nahi nuke ere bere idazmodu edo hizketa-molde polit, xalo eta atsegin horren zale amorratua naizela, eta seko harrapatua naukala estilo horrek; gustatu egiten zaidala, alegia. Heziguneetaz ari da liburu honetan. Huraxe duelako pasioa. Eta bizi dugun unetik abiatuta, aurrera begirako proposamen ederrak dakarzkigu. Zaintzaren eta hezkuntzaren ezinbesteko hartu-emanaz idaztzi du, gorputzaz ere, baita jakintzaren trapitxeo eta arau-trukeaz, edo espazioen nolakotasunaz, eta bortxa instituzionalaz, eta, jakina, gure gizaki-ziborg izateaz, hari lotutako teknologia korporatiboekin jarraitzeko, segi eta buelta eginez Eskola Curriculumekin eta textu liburuekin, edo eskola espazioen moduaz eta eraikuntzaz, eta jolasaren botereaz ere, hori deritzolako iraultzaileena; eta, finean, feminismoaz eta halabeharrez patriarkatuaz. Asko eta asko dira jorratu dituen gaiak. Oso liburu interesgarria guztiontzat.

Herri bat hezitzailea dena. Hezkuntza bera zaintza gisa hartzen duena, eta zaintzari adiera hezitzailea aitortzen diona. Hezkuntza-komunitatean ari diren eragile …

Herri bat hezitzailea dena. Hezkuntza bera zaintza gisa hartzen duena, eta zaintzari adiera hezitzailea aitortzen diona. Hezkuntza-komunitatean ari diren eragile …
@Alexiturbe@mastodon.eus @mikelgs Hara! Ederra da ariketa! Katalaneraz idatzitako liburu batzuk baditut etxean baina hasi eta utzi egin nituen. Berriz ekin beharko diet noizbait! 😜
@mikelgs Katalanerarekin moldatu bazara ni baino trebeago zabiltza ba! Saiatu beharko naiz berriro ere. 😜