Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
@txikillana jajajaja egurra eman diok! Nik bere lehenengoa bakarrik irakurri nian (Silencio de la ciudad blanca), ez ditik aipatzen Gasteizko Gaztetxea, Hala Bedi, Martxoak 3... Nobela lokala egiten hasi eta detaileak kontatzen hasita, horrelakoak ez aipatzea... agur Saenz de Urturi...
Hegelek nonbait dio historia unibertsaleko gertakari eta pertsonaia handi guztiak bi aldiz gertatzen direla nolabait. Baina atzendu zitzaion eranstea aurrena …
Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel …
Laboa iheskorra harrapatu dute
4 izar
Egileek Gasteizen egin zuten liburuaren aurkezpenean egon nintzen eta bertan entzundako batzuk jasoko ditut hemen.
Laboari buruzko lan hau egitea ardura handia zen. Argitaletxe arrunt baten ordez, EHUrekin katedra baten babesean eginda denbora gehiago hartu ahal izan zuten (merezi izan du, bistan da).
Hasiera, adibidez, ez zekiten nola egin. Beraz, ze arraio, western batekin hasiko gara! pentsatu zuten. Esan izan omen da Laboak bikingo begiak zeuzkala, edo txerokia zela... ba hortik hasten da liburua.
Fikzioa baliatu dute, benetako Laboa harrapatzen saiatzeko. Sintesia egin behar hau eta gezurrarekin egia esatearena ulertzeko, adibide gisa balio dezake txakurrak. 6 edo 7 txakur izango zituzten bizitza osoan zehar, guztiak arraza berdintsukoak. Bada, komiki honetan bakarra agertzen da, eta ez da txakur zehatz horietako bat. Baina guzti horiek adierazten ditu.
Biñetak gama kolore bakarrean eginda daude, baina adibidez urdin gama dutenak Donostiakoak dira, zuri-beltzekoak kontzertuak... eta Zumeta margolaria laguna zuen, eta bere omenez kolore primarioekin …
Egileek Gasteizen egin zuten liburuaren aurkezpenean egon nintzen eta bertan entzundako batzuk jasoko ditut hemen.
Laboari buruzko lan hau egitea ardura handia zen. Argitaletxe arrunt baten ordez, EHUrekin katedra baten babesean eginda denbora gehiago hartu ahal izan zuten (merezi izan du, bistan da).
Hasiera, adibidez, ez zekiten nola egin. Beraz, ze arraio, western batekin hasiko gara! pentsatu zuten. Esan izan omen da Laboak bikingo begiak zeuzkala, edo txerokia zela... ba hortik hasten da liburua.
Fikzioa baliatu dute, benetako Laboa harrapatzen saiatzeko. Sintesia egin behar hau eta gezurrarekin egia esatearena ulertzeko, adibide gisa balio dezake txakurrak. 6 edo 7 txakur izango zituzten bizitza osoan zehar, guztiak arraza berdintsukoak. Bada, komiki honetan bakarra agertzen da, eta ez da txakur zehatz horietako bat. Baina guzti horiek adierazten ditu.
Biñetak gama kolore bakarrean eginda daude, baina adibidez urdin gama dutenak Donostiakoak dira, zuri-beltzekoak kontzertuak... eta Zumeta margolaria laguna zuen, eta bere omenez kolore primarioekin garrantzia duten gauza edo momentuak adierazi dira komikian.
Kapituluen arteko marrazkiek (eroglifiko modukoak) abesti bana adierazten dute.
Seguru ahaztu dudala zerbait, baina tira! Spoilerrik ez dut uste egin dudanik, bilatu liburua eta gozatu!!
Oroimena eta hitza galdu ditu Goiok, “izoztuta” geratu da Bluefieldsgo bere erbestean, eta hari laguntzera …
Bigarren pertsona, singularrean
4 izar
Oso berezia izan zen liburu hau niretzat. Dublinen bakarrik nengoela irakurri nuen. Protagonistak ere bidaia bat egiten duela gogoratzen dut, narratzaileak "... egingo duzu" moduan kontatzen ditu gauzak... Gustura irakurriko ditut lerro batzuk berriro, eskuartean suertatzen zaidanean!
@Mendilarre oso logikoa iruditzen zait nork bere liburuen berri ematea! Ez dakit zein den idazleen paper "egokia" sare sozial honetan, baina zalantzarik gabe nahiago dut idazleak hemen aktibo egotea.
Lata handi-handia eman beharko luke idazle batek bere liburuari buruz (nire ustez) spam gisa kontsideratzen hasteko.
Momentuz irakurle bat gehiago lortu duzu, hori seguru! Eta ez dizkiet izarrak bakarrik emango. Garrantzitsua iruditzen zait, errespetuz beti, kritika batean puntuazioaz gain zerbait idazten saiatzea baita ere.
Politika fikziozko eleberri bat da, une poetikoak, komikoak eta melodramatikoak biltzen dituen fabula politiko eta …
Europar politika-fikzioa, interesgarria
4 izar
Frantziako hauteskunde batzuetatik abiatuta, islamaren indartze bat erakusten da liburu honetan, eragin politikoak dauzkana eguneroko bizitzan eta maila geopolitikoan.
Asko gustatu zait Gerardo Markuletaren itzulpena, oso gustura irakurri dut.
Hala ere, ez dizkiot bost izar eman. Espektatiba altuegiak nituelako beharbada. Hala ere, gomendatzen dut noski eta irakurri ondoren begiratzeko hemen daude, spoiler eta guzti, kapitulu bakoitzaren ondoren egin ditudan iruzkinak.
Tira ba! Bukatu dut. Azken kapituluan azaldu da "sumisioa" hitza, eta zergatik defendatzen duen hori Redigerrek (unibertsitate islamiartuko buruak, gobernu ardurak hartzen ari denak). Darwinismo txepel bat da azalpena, naturak (Jainkoak diseinatua noski) horrela funtzionatzen duela, emakumea gizonaren menpeko izateko jaio dela, eta gizona Jainkoarekiko. Oportuno samarra, gizonaren gainetik dagoena ikusezina izatea, eta bere aginduak zein diren ere gizonen artean hausnartzea. En fin!
Azken kapituluan zehar ibili naiz pentsatzen ez zela sinesgarria protagonistak ez pentsatzea bere aukera super interesgarrian, jokoan sartu eta bizpahiru emazte (baita 15 urtekoa ere!) izateko aukera ez sopesatzea. Eta klaro, liburuaren amaieran etorri da, eta nolabait kontakizuna borobildu du, bere aitak bezala bigarren bizitza bat egiteko proiektu hasierarekin. Hau da, bakardade alkoholikoan gainbehera zihoan bizitza bat, bizitza berri baten abiapuntuan uzten du. Ez da garbi geratzen onartu duen eta hori gertatuko den, baina tira.
Ez zait ba hainbeste ere gustatu liburua! Gehiago edo beste zerbait espero nuela suposatzen dut. Pixka bat ezgauza naiz bereizteko ea zer defendatu eta zer kritikatu nahi izan duen idazleak liburuan zehar. Norbaitek komentatu nahi badu, ni adi!
Politika fikziozko eleberri bat da, une poetikoak, komikoak eta melodramatikoak biltzen dituen fabula politiko eta …
Ben Abbes prest baitago frantses hizkuntzari zerbitzu handiak egiteko. Herrialde arabiarrak kide bihurturik, Europako oreka linguistikoa Frantzia aldera lerratuko da. Goiz edo berandu, ikusiko duzu, zuzentarau proiektu bat egongo da, Europako erakundeetan frantsesa, ingelesaren parean, lan hizkuntza gisara ezartzeko.
Euskara lan hizkuntza gisara Euskal Herrian ezartzeko polemika daukagu azkenaldian... zilegi ote den euskara baldintza gisa jartzea bertako administrazioan... Begira frantsesen ametsak!