Lagun izoztua

Azal biguna, 434 orrialde

Basque hizkuntza

2001ko mar. 4a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

Inventairen ikusi

5 izar (2 berrikuspen)

Oroimena eta hitza galdu ditu Goiok, “izoztuta” geratu da Bluefieldsgo bere erbestean, eta hari laguntzera doa Maribel, errefuxiatuen postaria; Ekuadorrera eraman nahiko du sendatzera, han bizi baita paper faltsuekin Andoni, Goioren ikaskide izandakoa, baina bidaia ez da inondik ere erraza.

Abiapuntu horrekin, hiru narrazio-hari josten dira kontrapuntuan: Maribelek Goioren gaixotasunaren eta laguntzen dien Urioste familiaren kronika egiten du, orainaldian; Andonik, berriz, 14 urte zituela Goiorekin batera Kalaportuko jesuitenean igarotako ikasturtea oroituko du; eta narratzaile orojakile batek geroaldian kontatu edo iragarriko digu nola Goio, sendatu ostean, Antarktikara doan espedizio zientifiko batean.

Managuan, etxetik irten ezinik bizi da Armando —benetako izenez Josu—, Maribelen senarra. Ogia egiten ari ez bada idazmakinaren aurrean ematen du eguna, tip tip tap tip top, itxuraz sekula amaitzen ez den nobela zirriborratzen. Bera dugu egiazki istorio hauen guztien asmatzailea: bera bezalako jendemodu deserrotua barrendik ezagutu nahi du, ez leku batean ez bestean bizi ezinaren esperientzian arakatu, denborak denoi …

Edizio 1

avatar for miru

baloratu du

5 izar