Azal gogorra, 128 orrialde

Euskara hizkuntza

Elkar(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-1360-226-4
ISBN-a kopiatu!
5 izar (21 berrikuspen)

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna.

Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena eginez.

2 edizio

(e)k Harkaitz Cano(r)en Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren kritika egin du

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

5 izar

Euskal kantari ospetsuaren biografia literarioa eskaintzen digu komiki honek. Kantautore donostiarraren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira Mikel Laboa Katedraren eskariaren ondorioz egina. Egileen esanetan ez da biografia ofizial bat. Hori argi islatzen da komikiaren hasieratik, western bat izango balitz bezala abiatzen da-eta. Baina bada saiakera aski landu bat, azaltzeko zergatik hartzen dugun idolo gisara eta zergatik daukagun aldarera igota.

Tentazioa litzateke beste herrialde eta kulturetako izarren biografia epikoa errepikatzea, baina hori egin ordez (zorionez) euskal erara eta euskal baloreak ardatz hartuta interpretatu dute gure kantariaren ibilbidea. Laboa herritar xume gisa aurkezten zaigu, haren alde gizatiarra islatzen da, beti ere (euskaldunon artean estimatu ohi diren) balore esanguratsuak nola betetzen zituen azpimarratzen: umila, ogibide humanista (haurren psikiatra), errepresioak sortutako abertzale ez-fanatikoa, parranderoa baina buruargia (ikasketak aurrera ateratzeko modua nola errepresentatu duten ikusi besterik ez dago), lagunkoia, sufrimenduaren eramaile isila (bihotzeko gaitza izan zuen txikitatik).

Alde artistikoari dagokionez, berezko kantari gisa aurkezten da, naturaltasunez …

(e)k Harkaitz Cano(r)en Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren kritika egin du

Atzera buelta

5 izar

Nire txikitako oroitzapenetara bueltatzeko aukera eman dit liburuak. Esan behar dut nire lehenengo komikia izan dela txikitakoak kontuan hartu gabe. Eta beraz, komiki oso modu pertsonalean baloratu dudala.

Mikel Laboak haurra nintzeneko garaietara eramaten nau, eta komikia irakurtzea hori izan da, nire haurtzarora bidaia.

Mikel Laboaren bizitza oso modu desordenatuan azaltzen du, baina era berean ongi kokatzen zara momentu bakoitzean.

Irudiak ere mota askotakoak dira baina momentura oso ongi egokitzen direla esango nuke.

Besterik gabe, berriro irakurriko dudala argi dut!

Oharra: denbora baduzue komikia irakurri aurretik liburuan agertzen diren abestien zerrenda entzun lehenago, Ni ez naiz Mikel Laboa erreprodukzio - zerrenda existitzen da!

#paperjalezozketa

(e)k Harkaitz Cano(r)en Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren kritika egin du

Oso gustura irakurtzen da

5 izar

Bereziki bi gauza gustatu zaizkit: egitura, pasarteka antolatua, eta kolorearen erabilerak nola banatzen dituen kontakizunak. Gehien gozatu dudana pasarte surrealistak izan dira: nola lortzen duen gitarra edo Rimbauden etorrera.

Uste dut merezi duela pare bat ordu oparitzea komiki erraldoi honi. Eta behin baino gehiagotan irakurtzea pentsatzen ari naiz.

(e)k Harkaitz Cano(r)en Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren kritika egin du

Laboa iheskorra harrapatu dute

4 izar

Egileek Gasteizen egin zuten liburuaren aurkezpenean egon nintzen eta bertan entzundako batzuk jasoko ditut hemen.

Laboari buruzko lan hau egitea ardura handia zen. Argitaletxe arrunt baten ordez, EHUrekin katedra baten babesean eginda denbora gehiago hartu ahal izan zuten (merezi izan du, bistan da).

Hasiera, adibidez, ez zekiten nola egin. Beraz, ze arraio, western batekin hasiko gara! pentsatu zuten. Esan izan omen da Laboak bikingo begiak zeuzkala, edo txerokia zela... ba hortik hasten da liburua.

Fikzioa baliatu dute, benetako Laboa harrapatzen saiatzeko. Sintesia egin behar hau eta gezurrarekin egia esatearena ulertzeko, adibide gisa balio dezake txakurrak. 6 edo 7 txakur izango zituzten bizitza osoan zehar, guztiak arraza berdintsukoak. Bada, komiki honetan bakarra agertzen da, eta ez da txakur zehatz horietako bat. Baina guzti horiek adierazten ditu.

Biñetak gama kolore bakarrean eginda daude, baina adibidez urdin gama dutenak Donostiakoak dira, zuri-beltzekoak kontzertuak... eta Zumeta margolaria laguna zuen, eta bere omenez kolore primarioekin …

(e)k Harkaitz Cano(r)en Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren kritika egin du

Baga-biga-higa.....

4 izar

Lan oso polita iruditu zait egindakoa. Istoria eta pasarte "solteak" diruditen arren, lotura estua sortzen dute komiki guztian zehar; gainera musikarekin batera entzuteko aukera paregabea ematen dute. Oso ondo pasa dut irakurtzen, eta baita duela piloa entzuten ez nituen kantuak gozatzen, hagitz gomendagarria! Marrazkiak, kolorea denak du zentzua eta umoretsua da oso; kontrazalean dioen bezala "Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu". Esan beharra dut guztiz asmatu dutela!

avatar for Xabete

baloratu du

5 izar
avatar for aaitor

baloratu du

4 izar
avatar for Izaro

baloratu du

4 izar
avatar for Mendilarre

baloratu du

5 izar
avatar for Urko

baloratu du

5 izar
avatar for miru

baloratu du

5 izar
avatar for Bakartxo

baloratu du

5 izar
avatar for Irati

baloratu du

5 izar
avatar for Uxue

baloratu du

4 izar