Erabiltzailearen profila

bixerdo

bixerdo@paperjale.eus

duela 2 urte, 10 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

bixerdo(r)en liburuak

Irakurtzeko

Anthony Doerr, Carmen M. Cáceres, Andrés Barba: La luz que no puedes ver (Paperback, gaztelania language, 2024, La Factoría de Ideas) 5 izar

Marie-Laure vive con su padre en París, cerca del Museo de Historia Natural, donde él …

Pensad en cualquiera de las brasas que veis en el interior de la estufa de vuestras casas. ¿Os lo imagináis, niños? En algún momento ese trozo de carbón fue una planta verde, un helecho un junco vivo hace un millón de años, dos millones de años o cien millones de años.

La luz que no puedes ver,  , ,

(e)k Anthony Doerr(r)en La luz que no puedes ver liburuaren kritika egin du

Anthony Doerr, Carmen M. Cáceres, Andrés Barba: La luz que no puedes ver (Paperback, gaztelania language, 2024, La Factoría de Ideas) 5 izar

Marie-Laure vive con su padre en París, cerca del Museo de Historia Natural, donde él …

Eleberri biribila, biribilegia

Baloraziorik ez

Liburutegi kontuak jorratzen dituzten liburuek erakarrita, Anthony Doerren Ciudad de las nubes irakurri nuen eta nahikotxo gustatu zitzaidan (Konstantinoplako setioaren historia gogoan luze geratzeko modukoa da). Oso egoera eta aro ezberdinetan kokatutako lau-bost pertsonaia oratu eta harilkatu zituen modua benetan ona iruditu zitzaidan eta aurreko bere nobela (Pulitzer sariagaz altzatu zena, gainera) nahiko modu onean ikusi nuenez liburu-dendan ba... animatu egin nintzen.

Oso ondo idatzita dago eta pertsonaiekin hunkitu zaitezen lortzen du. Kapitulu oso laburrak, egoera batetik bestera saltoka narrazioa arinduz eta liburukotea (seiehun orri baino gehiago ditu) di-da batean irakurtzea ahalbidetzen dutenak.

Eta, hala ere, zerbaitek, ez dakit zehatz zerk, kirrinka egiten zuen liburuan zehar. Tira, nire maniak, agian.

Apunte modura, liburuan agertzen diren haurrei bideratutako zientzia irratsaioek egungo Ikusgela[1] proiektua gogorarazi didate. Nork daki, agian etortzear dagoen apokalipsi zonbian, jakingura naturala duten umeak elkartzeko balioko ote dute bideook.

[1] ikusgela.eus/

Xabier Mendiguren Elizegi: Oso latza izan da (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa …

Badoa. Joaten ari da. Joan egingo zaigu. Badoakigu. Eskuetatik joan zaigu. "Joan" da joaren ondorengo aditza. Gehiegi jotzearen ondorena. Neurririk gabe, kontrolik gabe, mugarik gabe jo eta jo jardutearen ondokoa eta ondorioa. Ez da egia, noski, Joxe Arregi izan zenik torturatu bakarra. Haren izena iritsi zaigu akats baten ondorioz. Akats txiki bat egileentzat, zigor handirik ekarriko ez diena. Baina akatsa nolanahi ere.

Oso latza izan da,  

(e)k China Miéville(r)en El libro de otro lugar liburuaren kritika egin du

Keano Reeves, China Miéville, Pilar Ramírez Tello, Manuel de los Reyes: El libro de otro lugar (Paperback, gaztelania language, Océano) 4 izar

Siempre ha habido rumores, leyendas, el guerrero que no puede ser asesinado, que ha visto …

Liburu-dendei gorazarre

Baloraziorik ez

Egia esan, hau ez da liburuaren kritika baizik eta berau lortzearen azalpena.

Gabonetako opariak erostera joan nintzen liburu-denda batera (Algortako Itxas-Ikus) eta hara non agertzen den nire egile gogokoenetariko baten liburu berria (nahiko majoa dirudien aktore batekin batera idatzitakoa, antza) ordura arte entzuna ere ez nuena. Leku fisikoak beharrezkoak ditugu sareko eskaparate handi eta nonahiko horren zirrikituetatik iragaz daitezkeen objektuak, ideiak, topatzeko.

Keano Reeves, China Miéville, Pilar Ramírez Tello, Manuel de los Reyes: El libro de otro lugar (Paperback, gaztelania language, Océano) 4 izar

Siempre ha habido rumores, leyendas, el guerrero que no puede ser asesinado, que ha visto …

Llegó a mí con la intención de comprenderse mejor y de comprender la mortalidad. Se equivoca. Quiere ser capaz de morir como si no hubiera muerto y muerto y muerto de nuevo. No es usted inmortal, señor, sino mortal innumerables veces. Es usted infinitamente mortal.

El libro de otro lugar,  , , , eta beste 1 (429. orria)

(e)k Oihane Amantegi Escribano(r)en Butroeko uso ero liburuaren kritika egin du

Oihane Amantegi Escribano: Butroeko uso ero (Paperback, euskara language, Draco Somnium) 3 izar

Butroeko gaztelu ospetsuan aterik ezkutuenetik sartu zaitez: inkontzientetik. Mota guztietako pasabide eta eskailera kiribilak zeharkatuko …

Buruaren gaztelua

Baloraziorik ez

Ez dakit Errenazimenduan ez ote zen arkitektura pertsonara doitu zela ordura arteko 'Jainko'renera heltzeko asmo hori apur bat baztertuz. Eta ez dakit ezta ere, ez bazen izan garai hartan non pertsonen barruan gertatzen ziren ideiak, jakintzak eta burmuinean meta zitezkeen kontu guzti horiek 'barne-arkitektura' batean biltzearen gogoa eta asmoa ez ote zen piztu (horren inguruko zerbait irakurria nuen baina ezin gogoratu orain non). Kontua da, eleberri-eguneroko-kontakizun honetan Oihanek ez diola bere psikeari nolanahiko etxe ziztrin bat eskaini baizik eta gaztelu oso bat (Butroekoa, hain zuzen).

Durangoko Azokan lortutako liburua (orain bertan enteratu naiz argitaletxea bien arteko abentura dela. Elkarrizketa Xirulirun\">www.youtube.com/watch?v=gWLOXqJudV8">Xirulirun ) egilearen izena irakurtzerakoan Ibaiertzeko ipuinaren egilea izango zela pentsatu nuen baina handik zebilenez (liburuan irudigile dagoen Unai izango zela suposatzen dut orain. Bide batez, oso erakargarriak azala eta barneko irudiak) liburutegiko irakurleentzat sina zezan eskatu nion eta konturatu nintzen beste egile bat zela.