Itzuli

Pleibak aipatu du

Pleibak (Paperback, Susa) 4 izar

Ur beltzetatik jaioa naizelako da hori. Edo hala esaten zidan Bedak: etorriko jjatsu egunen baten Sakamantekerue ta eingo zaittu eruen, odolak guztijjek atara ta txolet batetik edateko. Entzun dozu, ume? Eta eskutik tiratzen zidan elizpean pinoa egiten, leiho azpiren batean bizilagunak zelatatzen edo deposituan txitxarrak erretzen desorduetan harrapatzen ninduenean. Odolak guztijjek atarata piku-puntie baino sikuau izten zaittunien, akordauko zara, bai, amamaaz.

Pleibak (60. orria)