Itzuli

(e)k Pleibak(r)en kritika egin du

Pleibak (Paperback, Susa) 4 izar

Jarzazu Beda bat zure bizian

Baloraziorik ez

Arrapalada batean irakurtzen den liburua.

Urrundu egin diren bi lagunen istorioak Liherreko Lidek idatzitako Izotz ura [1] gogorarazi dit baina bihotzean zimiko (txitximerke) egin didan pertsonaia eta istorioa Bedarena izan da. Liburuan agertzen den bezala ikus nezakeen kalak batzen, eleiza atontzen, balerianak hartzen edo txorimamua prestatzen. Inguruan ahotsak ozentzen direnean bazter batean isilduz eta enbata pasatzerakoan bere eritziak edo aholkuak ahopeka esanez. Baserriko martxari eusten inor hortaz konturatu barik eta inoren eskerrak jaso barik.

Bere aurreko eleberriaren pertsonaia nagusia ikusirik, egon leiteke landa eremuko emakumezko pertsonaia potenteekin 'enkasillatu' ('etxetxuratu'?) daitekeela baina... ze guzu esatea, señé? nigatik horrela jarrai dezala eta horrelako pertsona gogoangarri gehiago ekar gaitzala.

(Ze handiak diren Susan, eleberriak CC lizentziekin argitaratuz eta sarean osorik eskegiz, honako hau bezala [2]. Animo eta eskerrik asko egiten duzuen beharragatik)

[1] susa-literatura.eus/liburuak/narr149 [2] susa-literatura.eus/liburuak/narr155