Pleibak

Paperback, 160 pages

Published by Susa.

ISBN:
978-84-19570-32-1
Copied ISBN!
4 stars (17 reviews)

1 edition

reviewed Pleibak

Onena? Erabiltzen duen hizkera bizi-bizia! Bai horixe!

No rating

Oso estilo berezia. Bizi-bizia. Gozada bat da irakurtzea, nahiz eta liburuan “ezer gutxi gertatu”. Inork astirik balu, mereziko luke Mirenek erabiltzen dituen baliabide erretoriko-poetikoak aztertzea: konparazioak, metaforak, oximoron bat edo beste, esaldi borobilak, bakan-beteak… Nabari da Miren bertsolaria dela. Adibide bat edo beste ekarri nahi nuen hona… baina ez du merezi. Liburu osa dago beterik.

Kasik amaierara arte itxaron behar da, “ezer gertatu” arte, Jone eta Poly zergatik haserretu ziren jakiteko… Ez da kristoren “gertakizuna” baina funtzionatzen du. Pasarte borobil-borobila iruditzen zait “gertatu-ez gertatu” polemizatzen duen tartea (22. kapitulua kasik osorik). Idazlea liburuan ezer geratzen ez dela dioen irakurleari ari zaiola iruditzen zait ;-)

  • Gertatu, gertatu. Gertatu, gure artean. Baina gertatzea zer da, Polly? Zuk badakizu? Ze nik puta idearik ez. Gurekin zerikusirik ez daukan adibide bat ipintzearren: turroiak, mazapanak eta Ferrero Rocherrak serbileta brodatuekin estalitako hiru plater zatarretan banatzea, zerbait gertatzea da? Eta hiru plater horiek arrain-zopaz eta ardoz …

Dibertigarria

3 stars

Uste dut oso liburu inteligentea dela; hau da, Mirenek irakurlea nahastu nahi du bi pertsonaekin, izenek ere kontrako pertsona direla irudikatzen baitute.

Gainera, gauza asko airean uzten ditu, norberak hutsune horiek bere irudimenarekin bete ditzan. Horregatik, irakurle taldeetarako gomendagarria da, oso hausnarketa ezberdinak irten ahal baitira.

Irakurri dudarik gabe!

Erretratu itzela, baina batzuetan karikatura

4 stars

Azkar irakurtzen da, ez soilik laburra delako, baita erritmo bizia duelako. Bere bertutea hizkuntzaren erabilera bikainean dago, euskara zikina, gaztelaniak zikinduta, baina erritmoa hortik datorkio.

Belaunaldi berekoa naizenez, ikusi dut nire ingurua bertan, baina batzuetan elementu gehiegi sartu nahi zituela iruditu zait, erretratu fina zena (Bedaren erretratua maisulana da) pixka bat karikatura bilakatuz.

Burura etorri zaidana irakurtzen nengoela Welshen Trainspotting izan da, non pertsonaia bakoitzak pentsamendu jarioa hizkera/molde batean egiten duen. Distantziak distantzia, hemen ere, protagonistaren lehen eta bigarren pertsonak, haur eta nerabe hizkerak eta baserriko hizkerak txirikordatzen dira, eta asko errazten dute draman (drama itzela baita) sartzea.

Jarzazu Beda bat zure bizian

No rating

Arrapalada batean irakurtzen den liburua.

Urrundu egin diren bi lagunen istorioak Liherreko Lidek idatzitako Izotz ura [1] gogorarazi dit baina bihotzean zimiko (txitximerke) egin didan pertsonaia eta istorioa Bedarena izan da. Liburuan agertzen den bezala ikus nezakeen kalak batzen, eleiza atontzen, balerianak hartzen edo txorimamua prestatzen. Inguruan ahotsak ozentzen direnean bazter batean isilduz eta enbata pasatzerakoan bere eritziak edo aholkuak ahopeka esanez. Baserriko martxari eusten inor hortaz konturatu barik eta inoren eskerrak jaso barik.

Bere aurreko eleberriaren pertsonaia nagusia ikusirik, egon leiteke landa eremuko emakumezko pertsonaia potenteekin 'enkasillatu' ('etxetxuratu'?) daitekeela baina... ze guzu esatea, señé? nigatik horrela jarrai dezala eta horrelako pertsona gogoangarri gehiago ekar gaitzala.

(Ze handiak diren Susan, eleberriak CC lizentziekin argitaratuz eta sarean osorik eskegiz, honako hau bezala [2]. Animo eta eskerrik asko egiten duzuen beharragatik)

[1] susa-literatura.eus/liburuak/narr149 [2] susa-literatura.eus/liburuak/narr155

Pleibak

4 stars

Gustora irakurri dut. Neskatxa baten pentsamentu-jario deskontrolatua, oso interesgarri:sinesgarria/erreala egin zait. Aurrera-atzerako salto ugari daude, zenbait informazio ezkutatzen; informazioa tantaka-tankata emanez. Kritika txiki bat, akaso erderazko makuluak askotxo erabiltzen ditu Jonek, hautu literario bat izango dela uste dut baina…. Zerbait desberdina irakurri nahi izanez gero, oso gomendagarria.

avatar for Uxue

rated it

5 stars
avatar for Lilith

rated it

5 stars
avatar for miren@bookwyrm.social

rated it

3 stars
avatar for aaitor

rated it

5 stars
avatar for bixerdo

rated it

4 stars
avatar for Urk0

rated it

5 stars
avatar for maiatza83

rated it

3 stars
avatar for Alex

rated it

4 stars
avatar for miru

rated it

3 stars
avatar for mikelgs

rated it

5 stars