#politeismoa

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

Bizitza berreskuratzeko eta berrasmatzeko garaia

Solstizio garai hauetan Jano eguna eta horren aurrekoak markatzen ditugu Talaiosen egutegian. Jano trantsizioen jainko erromatar bat zen, trantsizioak markatzen zituenez, alde banatara begiratzen zuten bi buru edo bi atez irudikatzen zen.

Urtarrila (january) dena gurean, berari eskaintzen zitzaion. Etxanoko ermita erromanikoan adibidez badugu horren adibide bat. Bertan Jano agertzen da, mahai baten bueltan, ospakizun batean, musika eta maskarak tarteko, oparotasuna ospatzen edo hori pentsatu nahi dugu guk.

Janoren tenplua garrantzitsua izan ohi zen, eta hiriaren erdigunean kokatu ohi zen. Tenpluaren ezaugarri nabarmenetako bat bere ateak ziren. Ateek aukera berrietara irekiera eta ziklo zaharren itxiera sinbolizatzen zuten. Tenpluaren ateak gerrako garaian irekita mantentzen ziren, eta horrek adierazten zuen Erroma gatazkan zegoela; aldiz, bake garaian itxi egiten ziren. Ateak irekita zeudenean, Jano aldaketa eta egoera berriak onartzeko prest zegoela uste zen. Aldaketa eta aukeren momentu bat zen. Ateen itxierak bestalde, egonkortasuna eta bakea sinbolizatzen zuen. …