Gaur aurkeztu ditugu #Donostia|n pentsionisten mugimenduak Herri Ekimen Legegilerako lortutako sinadurak. 48.039 sinadura jaso ditugu #Gipuzkoa|n. Ia 140.000 Araban eta Bizkaian jasotakoekin batera. Sekulako bultzada ematen digu horrek Gasteizko Legebiltzarrean gure ekimena aurrera joan dadin!
Eskerrik asko sinatu duzuen guztioi!!
#PentsioDuinakOrain
#jaurlartzaPentsioakOsatu
#GipuzkoakoPentsionistak
#PentsioPublikoak
#gipuzkoa
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Bihar 11:00-13:00 bitartean @Torrekua|ko Komunitatearen Barne Mintegia egingo dugu, @ereiten + @Teks + @euwikipedia (@theklan) elkarlanean ikasiz.
Gipuzkoako historia aitzaki, #wikipedia/ #commons/ #wikidata eremuetan egin ditzakegunetan sakonduko dugu, konspirazio berriak prestatzeko:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/Ipuscuatik_Gipuzkoara
Ei, etorri nahi baduzue, tokia egingo dizuegu #Torrekuan.
#Orereta #Errenteria #EzagutzaLibrea #Iputza #Gipuzkoa #HerritarronHistoria
#Wikipedia editatzeko lehiaketa antolatu dute @euwikipediaāk, @Teksāek eta Gipuzkoako Artxibo Orkorrak, #Ipuscuaātik #Gipuzkoaāra, Gipuzkoako 1.000 urteko historian ekarpena egiteaz gain, #ElenaBarrenaāren lana goraipatzeko helburuarekin!
Ekimenarekin bat egin nahi dugu gure Fakultatetik, nola ez, guretzat erreferentziazko pertsona den Elenaren goraipamen horretan, zuzeneko edizio-saio batekin:
š
apirilak 11, ostirala
š 10:00ā12:00
šļø Foro aretoa (Larramendi eraikina)
#Diotenez, igandeak egun onak dira Wikipedian editatu, argazkiak Wikimedia Commonsera igo eta Wikidataren bitartez den lotzeko.
Aukera paregabea beraz @euwikipedia eta Gipuzkoako Artxibo orokorrarekin batera antolatu dugun 'Ipuscuatik Gipuzkoara' wikilehiaketan parte hartzeko:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/Ipuscuatik_Gipuzkoara
Begiratu zerrenda, seguru badagoela sortu edo osatu nahi duzun Gipuzkoako historiari buruzko artikulu bat, eta parte hartu!
#Ipuscoa #Gipuzkoa #HerritarronHistoria #Wikipedia #Torrekua
'Gipuzkoa, 1000 urte'
https://etzi.pm/gipuzkoa-1000-urte/
«Boterea, harreman sozialak, lurralde-egitura bilakatzea dugu, hain zuzen ere, Barrena irakaslearengandik jasotako ideia nagusienetakoa.»
@raki|ak goiargitzen duenari kasu egin!
Hortxe duzue mila urteurrenaren gure ospakizuna.
Gipuzkoa ez ezik, Elena Barrena ere ospatzen dugu.
Gipuzkoa, 1000 urte
Izenburua: Gipuzkoa, mila urteko historia: Elena Barrena Osorori gorazarre.
Idazlea: autore ugari; Juan Carlos Mora AfƔn eta David Zapirain Karrika editore.
Argitaletxea: Farmazia Beltza, 2025
ISBN 978-84-123140-9-0
Gipuzkoa izango zenaren lehen aipuak 1000 urte beteko duen honetan, Iputzatik Gipuzkoara doan bidea hartzen du hizpide talde-lan honek.
Iputza ez da Gipuzkoa. Lehena bigarrena bihurtuko zela ez zegoen inon idatzita. Ezta bihurtze hori nolakoa izango zen ere. Boterea, harreman sozialak, lurralde-egitura bilakatzea dugu, hain zuzen ere, Barrena irakaslearengandik jasotako ideia nagusienetakoa. Ikuspuntu horrek betikotasuna jartzen du zalantza, izaki politikoak unean uneko emaitza direla iradokiz. Izaki horiek ez dira berez sortzen, ezta ezinbestean ere, gizartea osatzen dutenen erabakien eta indar harremanen emaitzez baizik, ingurunea eraldatuz eta ikusmolde zehatzen bidez.
Prozesu horrek osatzen du Historia.
Elena Barrena Osororen doktore-tesia ezinbestekoa izan zen Gipuzkoa deritzogun izakia sozialaren osaketa ulertu ahal izateko, bai eta Probintziatzat jotzen dugun horren aurrekoak nolakoak ziren ezagutzeko ere. ā¦
Gipuzkoa, 1000 urte
Izenburua: Gipuzkoa, mila urteko historia: Elena Barrena Osorori gorazarre.
Idazlea: autore ugari; Juan Carlos Mora AfƔn eta David Zapirain Karrika editore.
Argitaletxea: Farmazia Beltza, 2025
ISBN 978-84-123140-9-0
Gipuzkoa izango zenaren lehen aipuak 1000 urte beteko duen honetan, Iputzatik Gipuzkoara doan bidea hartzen du hizpide talde-lan honek.
Iputza ez da Gipuzkoa. Lehena bigarrena bihurtuko zela ez zegoen inon idatzita. Ezta bihurtze hori nolakoa izango zen ere. Boterea, harreman sozialak, lurralde-egitura bilakatzea dugu, hain zuzen ere, Barrena irakaslearengandik jasotako ideia nagusienetakoa. Ikuspuntu horrek betikotasuna jartzen du zalantza, izaki politikoak unean uneko emaitza direla iradokiz. Izaki horiek ez dira berez sortzen, ezta ezinbestean ere, gizartea osatzen dutenen erabakien eta indar harremanen emaitzez baizik, ingurunea eraldatuz eta ikusmolde zehatzen bidez.
Prozesu horrek osatzen du Historia.
Elena Barrena Osororen doktore-tesia ezinbestekoa izan zen Gipuzkoa deritzogun izakia sozialaren osaketa ulertu ahal izateko, bai eta Probintziatzat jotzen dugun horren aurrekoak nolakoak ziren ezagutzeko ere.
Hori dela eta, liburu honek badu alde aldarrikatzailea, Barrena beraren aldarria, hain justu. Izan ere, artikulu sorta batek Elena Barrena Osoro irakasle, mentore eta ikertzaile hartzen du ardatz (Zapirain, Landaberea eta Arrietaren artikuluak); beste batzuk, berriz, Barrenak aztertu esparru historikoan kokatzen dira, ikerketa berriak burutuz (Mendizabal eta Irixoarenak); azkenik, (Marinek eta Achonek) Elenarengandik jaso ikuspuntua Historia ikertzeko, ildo historiografikoa sortzeko, erabiltzen dute. Azkenik, wikipediaren sarrerako lotura prestatu du Irasuegik.
Ereiten enpresak bultzatu ekimena, Raki elkarteak liburu bihurtu eta Farmazia Beltzak argitaratu du.
#ElenaBarrena #Ereiten #FarmaziaBeltza #Gipuzkoa #HerritarronHistoria #historia #Iputza #liburuak #wikipedia
š¬ Gaur aurkeztu dute 'Crossover' jaialdia Donostian, telesailen inguruan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatutako jaialadia.
Eta dirudienez aurten ere euskarak zero presentzia izango du bertan egingo diren proiekzioetan, guztiak gazteleraz izango baitira.
Gipuzkoako Foru Aldundia diru publikoz euskara pantailetan zokoratzen? š¤Øš¬
#pantailakeuskaraz #crossoverseries #gipuzkoa #euskara #bazterketa #hizkuntzaeskubideak #guztionbultzadaz
Euskal Herriko Pentsionisten aldarriak unibertsalak dira!
#PentsionistenBorroka
#Oiartzun #Gipuzkoa #inauteriak25
Iritsi da parte hartu dudan beste liburu kolektibo bat:
'Gipuzkoa, mila urteko historia. Elena Barrena Osorori gorazarre'
@ereiten @FarmaziaBeltza @raki bidez.
Bertan epilogoa idatzi dut, Wikipedian lanketarekin jarraitzeko proposamenarekin. hemen irakurri dezakezue: https://www.ereiten.eus/elena-barrena-osoro-wikipedian-lanean-jarraitzeko-proposamen-bat-20250131/
Obra eklektikoa ari naiz garatzen, ondo š
BeƱat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Elena Barrena Osoro(r)en La formacioĢn histoĢrica de GuipuĢzcoa irakurtzen hasi da (Cuadernos universitarios. Departamento de Historia, #5)
«Laster 1000 urte beteko ditu Gipuzkoak. Edo, hobeki esanda, hari buruz ezagutzen dugun lehen aipamen historikoak»
www.ereiten.eus/iputza-eta-gipuzkoa-mila-urteko-historia-elena-barrena-osorori-gorazarre-20240227/
Ereiteneko lagunek proposatuta, Elena Barrena Osorok egindako lanketa historiko hau ezagutu eta zabaltzeko lanketan sartu naiz. Irakurtzen.
Ongi etorri #fedibertsora @badalab [jarraitu] laborategia!
Sare libreetan, euskara digitalizazioa, aniztasuna, lurraldea, komunitatea eta etorkizuna(k) lantzeko tresna izan dadila!
#Orereta #Errenteria #Oarsoaldea #Gipuzkoa #EuskalHerria
Aurkezpen bideoa Peertubeko kanalean: https://peertube.eus/w/88QmrXwmsaMvzZzM9wFDZT