“Bioletak hazten zaizkit ezpainen bueltan. Udaberriko / euriak bustita. / Beren urdinak gogorarazten dit / zein ederrak / izan daitezkeen / bakarrik dauden gauzak”. Nola irakurri Diane Wakoski izeneko poeta baten hitzak hilda agertu den ikasle baten pusken artean?
Egunero etxerakoan bizkar gainera igotzen zaizkion itzalez inguratuta bizi da, basoan, kontakizun honetako protagonista, Agurtzane. 60 urte beteak, atezaina da ikastetxe batean eta bi egiteko nagusi ditu: osasun mental arazoak dituen ahizpaz arduratu eta berriz loratzeko sentitzen duen irrika asetu. Irati Beraza ikaslearen gorpua Artxandan agertu izanak, ordea, detektibe amateur bilakatuko du. Lagunak, txakur adoptatu bat, urtegia, iraganeko absentziak eta maitale berri bat gurutzatuko dira bere bizimoduan. Ezustekoz betetako bakardadea, basoko argi eta soinuekin nahastean.
Poema bidez idatzitako nobela da Miren Agur Meaberen lan hau, pertsonaia arrunt baten epopeia xumea, thriller ukituekin.
Estiloa berezia eta istorioa interesgarria izan arren, narrazio-estiloak zatikatze sentsazioa eragin dit eta batzuetan "galduta" sentitzearen sentsazioa. Baina agian horixe zen idazlearen helburua. Istorioaren giroa eta pertsonaia nagusiaren barrenak ondo adierazten baditu ere, bukaeran zerbait galdu izanaren sentsazioa geratu zait.
Amorante Frantsesa
Poesia eta prosa ezberdinak bai
Baina ez errotik
Nobela bat irakur daiteke
poema baten moduan?
Bai
…prosa lirikoa (esango lukete adituek)
Poema bat irakur daiteke
nobela baten moduan?
Baiki
… zer ziren, bada, gure balada zaharrak (Bereterretxe, Markesaren alaba…)
Amorante Frantsesa nola irakurri?
Ni neu saltoka ibili naiz: orain nobela, orain poema… Esperimento interesgarria iruditzen zait eta zapore ona uzten du. Irakurtzera animatzen bazarete, gomendio bat: entzun, aldez aurretik, Miren Agur Meabek liburuari buruz egindako elkarrizketaren bat (nahi beste topatu ahal duzue, apurtxo bat bilatuz gero). Merezi du hainbat azalpen bere ahotik entzutea. Nik neuk Arantza Iturbek Euskadi Irratiko “Arratsean” saioan egindako elkarrizketa gomendatuko nizueke (2025-05-28). Hemen: www.eitb.eus/eu/nahieran/irratia/euskadi-irratia/arratsean/osoa/9982769/
Gustatu zait baliabide grafikoak baliabide poetiko bihurtzeko trikimailua: bi puntuak lerro artean; zurigune bat lerro erdian; iraganari erreferentzia egiten dioten poemak eskuin aldean lerrokatu… "Arnasguneak" omen dira, haren ustetan.
Azken apunte bat. Ez nuen Diane Wakoski poeta ezagutzen. Bitxia egin …

Azken apunte bat. Ez nuen Diane Wakoski poeta ezagutzen. Bitxia egin zait “Esperando al Rey de España” izenburua. Haren kulturan printze urdina omen da Espainiako Erregea. Gurean ez ;-). Gure baladetan, ordea, “Hungriako Erregea” aipatu izan da, tokian tokiko jauna aipatu gabe aipatzeko. Akordatzen? "Atharratze jauregian bi zitroin doratü. Ongriako Erregek batto dü galdatü" (beste bertsio batzuetan "Atharratzeko Jauna” agertzen da, ordea).
Irakurtzen amaitzerakoan ez dut liburu borobila dela sentitu, seguruenik, nire espektatiba eta hutsuneengatik, baina hausnarketa txiki bat egindakoan, oso lan ederra dela konturatu naiz, eta asebete nau.
Formekin jolasteaz gain (nobela beltza poesia eta narratiba baliatuz), argi ikusten dut liburu laburrean ertz eta gai asko azaleratu nahi izan dituela idazleak, nire ustez, garrantzitsuena, 60 urtera hurbiltzen ari diren pertsonaia biziak lehen planoan agertzea: pertsonaia nagusia eta bere harreman sarea. Begirada, esperientzia, desioa, harreman sarea, ekimena... Askotan ikusezin bihurtu edo klitxe artean baztertu ohi diren emakume bat da protagonista: zaintzailea da, baina ez da amatasunari lotutako zaintza. Ogibidez ere institutuko ateZAINA da Agurtzane, eta horrek eta I.B. gaztearen hilketak beste adin espektro bat biltzeko bidea ematen du liburuan.
Helduen zaintza (ahizpa, protagonistak; aita, amoranteak asteburuetan), buru osasuna, orientazio sexuala (lagun lesbiana), familia ereduak, harremanak: sexu-afektiboak nahiz bestelakoak, langile kontzientzia, arzalpenak...
Liburua aparta dela irakurri nuen hemen Paperjaken, eta, zer irakurri dudan …

Liburua aparta dela irakurri nuen hemen Paperjaken, eta, zer irakurri dudan pentsatutakoan, halaxe dela iruditu zait, bai.
Inoiz irakurri gabea nintzen poesia eta narratiba uztartzen zituen lanik. Eleberri beltza idatzi du Miren Agur Meabek. Baina olerkietan emana.
Eta badu intriga!
Hilik azaldutako nerabe bat du abiapuntu. Protagonistak eskolatik ezagutzen du. Eta nerabe horren lagun batek haren egunerokoa ematen dio. Handik aurrera, misterioa hitz aukeratu eta egokietan paperera ekarria aurkituko duzu. Baita gazteen hizketa-moldea olerki bihurtua tokatzen denean.
Dena ongi zaindua.
Ez naiz poesian aditua. Ez dakit askorik. Baina intuizioak esaten dit liburu aparta idatzi duela Miren Agurrek. Niri behintzat, izugarri pila gustatu zait.