#HerritarronHistoria

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

Mitoak birpentsatzea

Milurtekoak joan milurtekoak etorri, Troiako gerraren oihartzuna ez da kultura popularrean isiltzen. Horra hor, adibidez Balea Zuriaren 2025eko euskarazko argitalpena. Haurrak gineneko TVEn emandako atalezko antzerkia, gazte garaiko France 3.ko Ulysse 31 ala heldutasunean R3ko saioak gogoangarriak ahaztu gabe. Ez aipatzearren serie eta pelikula ugari, berriena laster zuen ekranetan.

Abentura eta dramaren gaindi, Odiseoren itzulerako bidaia barne-bidaiaren alegoria bihurtu da, eta Itaka ezin atzemandako helburutzat jotzen ohi da, bizitzaren beraren metafora. Kavafisen poema da horren gailurra; gurera Muguruzak Itaka berriro ekarri zuen. Jean Harambatek hara abiatu zen ere Ulysse: les chants du retour (Actes Sud, 2014) komikian.

Historia eta mitoa erkatu dituzten lanak kontaezinak dira. Schliemann horretaz baliatu zen Ilion zaharra topatzeko; eta lan berri bi baino ez aipatzearren Robin Lane Fox (2024) edo John Freely (2014) ekarriko ditugu gogora. Oso berezia da, era berean, Mediterraneoko zibilizazio zaharrari buruzko Pedro Olallaren Palabras del Egeo (Acantalado, 2022) maisu lana. …

'Denona denontzat - Alaberga' auzo murala

Ezkerreko aldea: https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3A%27Denona_denontzat_-_Alaberga%27_auzo_murala_%28ezkerreko_zatia%29.jpg

Eskuineko aldea: https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3A%27Denona_denontzat_-_Alaberga%27_auzo_murala_%28eskuineko_zatia%29.jpg

Alaberga auzoko jaiak izan dira eta auzo-leloa daraman murala ekartzeko probestu dut. Langile auzoak ekonomia moralez betetako leloa du auzo antolakuntza erakusteko, niri 'Omnia sunt communia' esaldiaren bariazio herrikoia iruditzen zait.

Atzo 501 urte bete ziren Frankenhauseneko batailan alemaniar agintariek Thomas Müntzer buru zuen nekazarien matxinada suntsitu zutenetik.

@euwikipedia|n Alemaniako nekazarien gerrari buruzko artikulu bikaina daukagu: https://eu.wikipedia.org/wiki/Alemaniar_nekazarien_gerra

San Isidro nekazariaren egunean... XVI. mendean popularizatutako jai eguna, nekazari eta komunen matxinaden garaian. Ez dut uste kasualitatea denik, baina tira.

Ohore |ko nekazari matxinatu guztiei.

! 🌾 🌈