Elegose irakurle taldearen bultzadaz, Montalban, Montalbano eta beste hainbat erreferentziaren bila hasiko dudan irakurketa.
Kritikak eta Iruzkinak
Paperjalea, hemen euskarazko denetariko irakurketak.
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Jon Alonso Fourcade(r)en Carvalho Euskadin irakurtzen hasi da (Narratiba Susa, #148)
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Anjel Lertxundi(r)en Ihes betea irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Anjel Lertxundi(r)en Italia, bizitza hizpide liburuaren kritika egin du
Literatura akuilu duen bidaiaren kronikak
5 izar
Laster Triestera egingo dugun bidaiarako irakurketa eta erreferentzien bilaketa eklektikoan, gogoratu nintzen Anjel Lertxundik duela urte mordo bat Berrian idatzi zituela Italiara egindako bidaia baten kronikak. Berria egunkarian argitaratu zituen, baina ondoren Alberdania eta Berriaren artean liburu formatuan ere kaleratu zen, eta banekien etxeko liburutegian nonbait banuela. Bidai kroniken apalean aurkitu eta berehala hasi nintzen irakurtzen.
Literatura ardatz, Italia Iparraldean egindako bidaiaren kronikak dira, modu arinean kontatutako bidaia, erreferentziaz betea. merezi du bidaiak prestatzeko, edo italiarzale eta literatura zaleontzat etxetik mugitu gabe bidaiatzeko.
Aosta, Padua, Venezia eta Triesten behintzat jarraituko ditugu Anduren pauso eta kontakizunak.
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Anjel Lertxundi(r)en Italia, bizitza hizpide irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Danele Sarriugarte(r)en Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburuaren kritika egin du
Trantsizioak eta bizitza bizigarriak
5 izar
Oso gustura irakurri dut lehenagotik ere jarraitzen nuen McKenzie Wark pentsalari marxista eta transaren liburu auto-biografiko hau. Genero trantsizio berantiarra kontatzen du iraganera bere buruari eta hurbileko pertsonei idatzitako gutunen bitartez, oso modu original eta hurbilean. #Transfobia eskuin-muturraren eta internazional erreakzionarioaren akuilu bihurtu den garaiotan, uste dut ezinbestekoa dugula trantsizio prozesuak egin dituzten pertsonen kontakizunak irakurri eta hauen bizi esperientziak ezagutzea. gaur egun zapalduenen diren pertsonen eskubideen defentsa egitea da, denontzat bizitza bizigarriak izateko bermea.
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Danele Sarriugarte(r)en Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Pruden Gartzia(r)en Euskaldun fededun irakurtzen hasi da (Eztabaida)
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Gorka Salces(r)en Airemortuak irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Atopia puntuatu du: 5 izar

Atopia, Xabier Landabidea Urresti, Eneko Olazabal Arruabarrena, Nerea Ansa, eta beste 6
Atopia (AtopiaRPG edo Atopia Role Playing Game) rol-jokoa da. Gurea bezain surrealista den Euskal Herri batean kokatutako rol-jokoa.
Planeta honetan …
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Joxe Azurmendi(r)en Europa bezain zaharra irakurtzen hasi da (Irakurgaiak, #51)
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Yurre Ugarte Rodriguez(r)en Iris XXII liburuaren kritika egin du (Amaiur)
Kolapsotik abiatutako mundu berri bat
4 izar
Oso gustura irakurri dut komiki distopiko-utopikoa, eta plazera da euskaraz horrelako #ZiFi lanak aurkitzea. Abiapuntu bikaina du, kolapso ekosoziala bera, eta sufrimendu askoren ondoren sortutako kolonia-gizarte berri baten promesa. Gizarte berriaren kokapena eta garapenak berriz mundu berria eta aurrekoaren alderik ilunenak uztartzen ditu arraro-berri elementuekin. Marrazki eta estetika bikainak munduari forma ematen dio, baina batzuetan denboren artean apokalipsitik mundu berri arrarorako elementuak falta direla iruditu zait. Jarraipena izateko hariak baditu, gustora irakurriko nuke datorrena.
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Richard Ellmann(r)en Ulises irakurtzen hasi da
Animatu naiz, @txerren@mastodon.eus lagunarekin batera, irakurketa zaila kontsideratzen den klasiko hau irakurtzera. Kontatuko dizuegu #irakurketak
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Yurre Ugarte Rodriguez(r)en Iris XXII(r)i buruzko iruzkina egin du (Amaiur)
#Komikia euskaraz zerrendan gehitu dut: paperjale.eus/list/89/s/komikia-euskaraz
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Yurre Ugarte Rodriguez(r)en Iris XXII irakurtzen hasi da (Amaiur)
Atzo Durangon erosi eta Yurre eta Julenek sinatua, gauean bertan hasi nintzen irakurtzen. Astebururako #ZiFi eta komiki irakurketa gozagarria.