#memoria

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

Etxera bidean Argelers de la Marenda (aka Argeles-sur-mer) ondotik pasa behar genuenez, bertan frantziar estatuak milaka antifaxistentzat ezarri zuen konzentrazio esparru lotsagarria eta kriminala non egon zen ikustea proposatu nien etxekoei:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Argel%C3%A8s-sur-Mer_kontzentrazio-esparrua

Negar egin nuen, gertatu zena gogoratzeak sortutako emozioagatik, memoria gune xumeagatik, eta aitortzaren duintasun faltagatik. HONTE ÉTERNELLE, france!

Oroimena eta aitortza erbesteratu guztiei!

"El mar será muy grande, muy ancho, muy hondo. Dice Fernando que será como de Vallejopablo al cerro de Quebrantalinos de ancho, metros y metros de hondo".
Antonio García.
"El mar será muy hondo.Será de hondo como dos veces la veleta de la torre. Y tendrá dos metros de largura". Baldomero Sáez.
Bañuelos de Burebako umeek ikusi ez zuten itsasora etorri naiz gaur.
Antoni Benaiges i Nogués irakasle errepublikarrak erakutsi nahi izan zien itsasora.
Hemen Mediterraneoa Mont-roig del Camp-en

“Memoriaren Artea eta Artearen Memoria Hezkuntzan’ ikerketa, esperientzia pilotua eta emaitzaren erakusketan parte hartu dute gure Eneko eta Iratik, Herri Arte Eskolako Hitzaren lan-taldeetan.

Ikerketa: https://mhli.net/hezkuntza-eta-memoria/

Erakusketa: https://herribizia.errenteria.eus/2025/02/04/artearen-memoria-hezkuntzan-erakusketa-ikusgai-egongo-da-xenpelar-etxean-otsailaren-22ra-arte/

Azalpen zuzenak bideoan: https://youtu.be/nTn4pvvYvJM?si=QYr21OhlWpZui76D