Itzuli

(e)k Samantha Harvey(r)en Orbital liburuaren kritika egin du

Samantha Harvey, Samantha Harvey: Orbital (2024) 4 izar

Ez nau harrapatu, baina behin eta berriz erakarri nau

4 izar

Liburu bitxia da. Amaitu ondoren jendearen kritikak irakurtzen aritu naiz eta askori jasanezina egin zaie, argumenturik ez duela diote eta aspergarria dela. Egia da gauza gutxi gertatzen direla, eta niri ere ez nau harrapatu, baina Lurraren grabitateak espazio-estazioa orbitan biraka mantentzen duen bezala ni ere behin eta berriz itzuli naiz liburuaren beste zatitxo bat irakurtzera.

Astronauten eta kosmonauten gogoetek eta pentsamenduek pisu handia dute. Lurrean utzi dituzten familia eta ezagunak ere ageri dira. Horien agerpenak dira kontakizunetik gehien duten zatiak.

Hala ere, protagonista nagusia Lurra bera da. Denbora asko pasatzen dute guztion etxera begira, eta orbitetan zehar ikusten dutenaren deskribapenek pisu handia dute liburuan. Hiztegia zati horietan ireki behar izan dut maizena.